Hemen zaude:
Tresna hauen helburua Plan beraren ezarpena eta sustapena bermatzea da, bilatzen diren helburuen eta jomugen lorpena erraztuz.
Eskuliburu praktikoa Eskuliburu honen idaztea, 1999-2003 lau urtekoan burutu den ekintza nagusietariko bat izan da, bere idazpenarekin bizikletaren politikan huts instrumental bat betez.
Bizikleten azpiegituren inguruan praktika onen estiloko Eskuliburu bat izatea, plangintza mailan bizikletazko politiken burutzeari ekin nahi dioten udal arduradunentzat edo bizikletazko azpiegituren burutze propiorako kontsultarako liburu tekniko bat izatea du helburu.
Eskuliburu honek, era sinple baino zorrotz batez, bizikletazko politikak burutzerakoan agertzen ohi diren arazo ezberdinei nola aurre egin deskribatzen du. Biztanlerian ahalik eta adostasun eta partehartze handiagoa lortzeko, honen erabateko idaztearen aurretik, publikoki aurkeztu zen eta emendakinentzako, ekarpenentzako eta iradokizunentzako epea ireki zen, hots, bere behin-betiko idazterako kontutan hartu direnak.
Honela, era didaktiko batez, Eskuliburuak honako gaiak jotzen ditu:

DFB-ko Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dagoen egitura, Bizkaiko Bizikletazko Zuzendaritza Plana koordinatzen duena. Bulego hau, Zuzendaritza Planean bildutako ekintza bakoitzaren garapen zuzena zaintzearen arduradun da, eta, batera, sustapen eta informazio publikoaren alderdi bat du.
Aurreko urte naturalean burututako bizikletazko politikaren hedapenaren urteko dokumentu-laburpena, etorkizunerako kudeaketa eta aurreikuste tresna izango dena, baita Administrazioko bizikletazko politikak ordezkatu behar duen zerbitzu publikoaren kalitatearen hobekuntzaren bilaketan kontrola eta ebaluaketarako mekanismoa dena ere.
CITNET (Citizens Network Benchmarking Initiative) europar esperientzian oinarrituta, bizikletaren gaineko aurrerapenak eta elementu garrantzitsuak ikastean eta komunean jartzean datza; Lurraldeko bizikletazko udalerri ezberdinen barne, Bizkaia mailan bizikletazko praktika onen antzeko ekimen bat ezartzen da.
Bizkaian Bizikletazko Zuzendaritza Planaren gaineko eta bizikletaren erabileraren egoeraren gaineko eraginaren gaineko datuen hartze eta informazioaren biltze sistema (adierazleak), baita, bilatzen diren helburuei dagokionez, honen ikerketa eta balorazioa.
Argitaratze eta garapena faltan, bizikletazko azpiegituren indartze turistikoaren eta aisiaren indartzearen bultzadan lan egitea bilatzen du, estetikoak eta kulturalak diren aldagai eta politika sorta baten ikerketa eta definitzearen bidez.

Turismo “berdean” ohitura handia duten herrialde europarren ereduetan oinarrituz, Artearen Egoerari buruzko Gidak, bizikletentzako bide hauen indartzea ahalik eta gehien garatzeko irizpideak eta politikak batzea du helburu. Zentzu honetan, Artearen Egoeraren barne irizpide estetiko funtzionalen garrantzia nabarmentzeaz gain (seinaleena, hiri-altzariak…), baita ere, gure ardatzetako potentzialtasun turistikotik errentagarritasuna eskuratzea eta hauek birbideratzea baimentzen duten programa kulturalen garapenen garrantzia nabarmentzen da; honela, modan dagoen turismoa erakarriko da eta gure Bizikletazko Lurraldeko Sarea, Euro Veló Transeuropar Bizikletazko Ibilbideetan barneraturik egotea posible izango da. Horretarako, Artearen Egoeraren Gidak, ibilbideen baliabide turistiko nagusien inbentario bat diseinatzea kontutan hartuko du (industri ondarea, paisaien interesa, herriko arkitektura, gastronomia…); epe ertainean bizikletazko azpiegituretan eskulturak jartzeko programa baten ikerketaren bidez, dagoen eskulturaren herri ondare ugariaren inbentarioan eta seinaleztapenean oinarrituz eta, dagokionean, Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 Legearen 106 artikulua aplikatzearen bidez, hots, eskultura edo instalazio artistikoak ezartzeko politika baten garapenerako; honela, ibilbide hauen interes kulturala, artistikoa eta turistikoa indartzean lan egingo da, Britainiako “Sculptures on the bike-phats” delakoaren antzera.
Erakunde eta herri organo aholku-emailea da, bai biztanleriaren eta bizikletaren munduaren zaleen, baita gai honetan erabakitzeko boterea duten udal eta erakundeetako teknikari eta arduradun beren iritziak biltzea helburu duena (partehartze eta eztabaida ekarraldiak eta foruak indartuz, non dagoeneko hasi diren bizikletazko programa ezberdinen emaitzak eta oraindik onartuta ez dauden gainontzeko politikak aurretik kontrolatzen diren).
Bizikletaren Aholku Batzordearen –martxan jartzeko onarpena oraindik ez duena– zuzendaritza teknikoa eta koordinaketa, Bizikletaren Bulegoaren esku egongo da.
Bere izenak adierazten duen bezala, talde hauek, Bizikletaren Bulegoaren menpe daudenak eta aurreikuste eta bizikletazko politikari laguntza emateko helburua dutenak, bizikletazko gurpilezko zirkulazioaren zaintzaz eta honi laguntzaz arduratuko dira.
Bizikletazko Zuzendaritza Planak, “Euskadiko Ziklista Fundazioaren menpe” dagoen bizikletaren erabileraren sustapenerako Ikasgela Pedagogikoarekin lankidetza bultzatzen du. Egun arte mantendutako lankidetzan sakontzean eta bizikletan mugikortasunaren sustapenerako programa berriak ezartzean datza, honako Zuzendaritza Planean bildutako neurri eta azpiegituren garapenaren arabera.
Abisua
Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia