Hemen zaude:
Bizkaiko Foru Aldundiak sistema berri bat abiarazi du, Bizkaibusen erabiltzaileek geralekuen kokapenari, autobus-lineei eta denbora-mugei buruzko informazioa jaso ahal izan dezaten. Oraindik aurrera, Interneten bitartez Wikitude aplikazioa instalatzeko gai diren eragingailu mugikorrak dauzkaten pertsonek Bizkaibus deritzon “mundu” berri bat kontsultatzeko aukera izango dute. Gune horren bidez, Bizkaibusen hurbileko geralekuen, autobus-lineen eta denbora-mugen berri jakin ahal izango dugu.
Hiru bistaratze mota ezberdinotarik bat hauta daiteke: Mapa, Zerrenda eta Kamera. Horiek guztiok geralekuen zerrenda erakusten digute. Mapa eta Kamera moduetan, pantailako ikonoa sakatu behar da eta hautatu dugun geralekuarekin loturiko informazioa azalduko da eragingailuko leihoaren beheko aldean. Zerrenda moduan, berriz, informazio xehekatu hori geraleku bakoitzerako agertzen zaigu. Modu guztietan, aski da informazio xehekatuan klik egitea geralekuari buruzko datu batzuk pantailaratzeko. Informazio hori guztia pantaila berri batean ikusten da. Une honetan, “i” dakarren informazio-ikonoa daukagu pantailan; botoi horretan klik eginez gero nabigatzailearen beste orrialde bat zabalduko da, eta hautatu dugun geralekuko hurrengo helduerei dagozkien denbora-mugak agertuko zaizkigu bertan.

WIKITUDEko hasierako orria.
World-ak Aztertu hautatzen dugu.

“Mundu“ zerrenda bat agertuko da eta horien artean Bizkaibus aurkituko dugu.Hautatzen dugu.

Gainera, geure “mundu” gogokoenen menuan sartu ahal izango dugu.

“Mundu”aren barruan, geure inguruan dauden Bizkaibus geltokiak agertuko dira.

Geltoki bat hautatu eta horren gaineko informazioa jasoko dugu: izena eta zein distantziara dagoen.

Geure geltokia bada, informazio gehiago lortu ahal izango dugu informazio estekaren bidez.

Ia berehalakoan, geltoki horri dagozkion geltokiak agertuko zaizkigu, helmuga eta itxaron beharreko denbora estimatua.

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia