Lehenengo aldian non aurkeztu behar da mendetasunaren ebaluaziorako eskabidea?
Hasierako eskabidea eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan aurkeztu behar da beti.
Nola eskatzen da?
- Eskabidea (PDF 102Kb), bete behar da, eta eskabide hori ebaluazioaren eskatzaileak sinatu behar du beti.
- Dena dela, eskatzailearen legezko ordezkariak edo borondatezko ordezkariak ere sinatu ahal izango dute eskabidea, baldin eta ordezkaritza behar bezala frogatzen bada.
- Eskatzaileak ezin badu sinatu eta ordezkaririk ez badu, mediku-txosten baten bidez egiaztatu beharko da sinatzeko ezintasuna.
Zer agiri aurkeztu behar dira?
- Eskatzailearen NANaren edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri baten fotokopia.
- Eskatzailearen legezko ordezkariaren edo borondatezko ordezkariaren NANaren edo haren nortasuna egiaztatzeko beste agiri baten fotokopia.
- 8 urtetik beherako pertsonen kasuan, Familia Liburua edo ahaidetasun-harremana egiaztatzeko beste agiriren bat.
- Borondatezko ordezkaritzaren eredua (PDF 51Kb), halako ordezkaritzarik badago, ordezkaritza ematen duenak zein ordezkariak sinatuta.
- Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkaritza egiaztatzeko agiriak.
- Mediku-txostena (PDF 71Kb).
- Eskatzailearen errolda-ziurtagiria (bat edo batzuk).
- Eskatzailearen legezko bizilekuari buruzko ziurtagiria, beharrezkoa bada.
- Banku-helbideratzearen fitxa (PDF 15Kb).
Zer gertatzen da agiriren bat falta bada?
Eskatzaileari jakinarazpen bat bidaliko zaio, idatziz, aurkeztu ez dituen agiriak aurkez ditzala eskatzeko.
Oharra: Harremanak erraztu eta izapideak arintzearren, oso garrantzitsua da eskabideko datu guztiak —adibidez, telefonoak eta jakinarazpenak jasotzeko helbidea— behar bezala betetzea.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.