saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ebaluazioaren ondoren

Informazioa

Zer da arreta eskaintzeko banan-banako programa (ABP)?

Kontuan hartuta, batetik, mendetasun-gradua eta –maila, eta, bestetik, baliabide eta prestazioak direla-eta eskatzailearen etxean eginiko plangintza; bada, ondoren, arreta eskaintzeko banan-banako programa bat prestatuko da, eta horren barruan, eskatzailearen bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko egokienak diren esku-hartzeak zehaztuko dira. Plangintza horretan jaso behar da zer den eskatzaileak eta bere inguruneak nahi dutena eta posible ikusten dutena.

ABP zehazteko orduan onuradunak eta/edo haren familiak edo haren ordezkari diren tutoretza-erakundeek hartuko dute parte, eta, hala badagokio, eskaintzen zaizkien aukeren arteko bat hautatuko dute.

Gainera, interesdunak berariaz hala adieraziz gero, PIA (ABP) bera eskabide legez erabiliko da interesdunak eskubide duen zerbitzu edo prestazioa eskatzeko.

PIA (ABP) gutun bidez jakinaraziko zaio interesdun bakoitzari.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa