Ba al dago mendetasun-gradua berrikusteko aukerarik?
Bai, baldin eta egoera hauetako bat gertatzen bada:
- Aurreko ebaluaziotik bi urte igaro badira, eta
- Nahiz eta bi urte igaro ez, mediku-txosten baten bidez egiaztatzen bada mendetasun-egoera nabarmen aldatu dela.
Gainera, Aldundiak berak nahi duenean berrikusi dezake mendetasun-gradua.
Non aurkeztu behar da mendetasun-gradua berrikusteko eskabidea?
Berrikusteko eskabidea aurkeztu daiteke bai eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko erregistroetan.
Zer agiri aurkeztu behar dira mendetasun-gradua berrikusteko eskabidearekin batera?
- Eskabidea, behar bezala sinatuta.
- Mediku-txosten bat, non egiaztatzen den mendetasun-egoera aldatu egin dela.
- Erroldaren ziurtagiria, eguneratua.