Hemen zaude:
Profesionalek zitazioak helaraziko dizkiete ebaluazioaren eskatzaileei, haien osasun-baldintzen arabera (baliteke espezialista bat baino gehiagora joan beharra izatea).
Zitazioan adierazten zaion lekura joan behar du eskatzaileak. Normalean, Ezintasuna Ebaluatzeko Atalera (oinarrizko zentroa) joan behar izaten dute eskatzaileek.
Kasu berezi batzuetan, ebaluazioa aurkeztutako txostenak erabiliz egin daiteke, txostenok nahikotzat jotzen badira.
Desgaitasun-egoeren ebaluazioa eta desgaitasun-graduaren kalifikazioa egin aurretik, profesional gaitu batzuek aztertuko dute interesduna, eta kontuan hartuko dute pertsona hori zein osasun-egoeratan dagoen, hau da, zein muga sentsorial, fisiko edo psikiko dituen. Pertsona horren egoerako faktore sozioekonomikoak ere kontuan hartuko dituzte. Izan ere, ikusi gura da pertsona horrek zein muga dituen eguneroko bizitzako jardueretarako.
Desgaitasuna egiaztatzeko agiri bakarra desgaitasunari buruzko jakinarazpen ofiziala da, non nahitaez jaso behar diren pertsonaren diagnostikoa eta desgaitasunaren mota eta gradua, HPL eta SCGT (Garraio Kolektiboak erabiltzeko dauden zailtasunak neurtzeko baremoa) baremoak, bai eta behin-behineko ebaluazioak berrikusteko datak ere,
Ezintasun-maila egiaztatzeko txartela ere erabili ahal izango da (maiatzaren 28ko 30845/2010 Foru Aginduan, PDF 894Kb, arautzen da). Txartel hori jakinarazpen ofiziala egin ondoren emango da. Txartelak urte baterako bakarrik balio du, desgaitasun-gradua errazago egiaztatzeko (txartelean ez da diagnostikoa agertzen).
Gainera, diagnostikorik jasotzen ez duten ziurtagiriak ere eskatu ahal zaizkio Ezintasuna Ebaluatzeko Atalari (oinarrizko zentroa), desgaitasuna zenbait izapidetan egiaztatu ahal izateko (udaletan, garraioan, aholkularitzetan…).
PFEZaren inguruko egiaztapenetarako, berriz, urteko ziurtagiri bat emango da, eta postaz bidaliko zaie interesdunei. Interesdunek batek jasoko ez balu, kopia bat eska lezake oinarrizko zentroan.
Desgaitasun-graduaren inguruko jakinarazpena jasoko du interesdunak etxean.
Jakinarazpen horretan, legeak hala aginduta, beti agertu behar dira diagnostikoa eta desgaitasunaren mota eta gradua, bai eta interesdunak beste pertsona baten laguntza behar duen eta garraio publiko kolektiboak erabiltzeko mugikortasun-arazoak dituen erabakitzeko baremoetan lortutako puntuak ere.
Jakinarazpena jaso ondoren, eta emaitzarekin ados ez badago, erreklamazioa aurkez dezake interesdunak Gizarte Ekintza Sailean. Erreklamazioa aurkezteko, 30 eguneko epea du, eta horretarako, interesdunak berak sinatutako idazki bat aurkeztu behar du, non adierazten duen zergatik ez dagoen ados ebaluazioarekin.
Erreklamazioa aztertu ondoren, jakinarazpen bat jasoko du interesdunak, erreklamazioa onetsi edo ezetsi zaion adierazteko. Azken jakinarazpen hori jaso ondoren ere ez balego ados emaitzarekin, erreklamazioa aurkez lezake lan arloko epaitegian.
Bai, baldin eta egoera hauetako bat gertatzen bada:
Gainera, Aldundiak berak nahi duenean berrikusi dezake desgaitasun-gradua.
Desgaituen aldeko onurak ez dira arau bakarrean jasotzen, hainbat legetan baizik. Hauek dira aitortutako desgaitasunaren (*) arabera ematen diren onuretako batzuk:
(*) Onura horiek guztiak aitortutako desgaitasun-gradu eta motaren araberakoak izango dira.
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia