saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

SORTZEA: Enpresa Berriak Sustatzeko Plana

Informazioa

Enpresa berriak Sustatzeko Planaren bidez kultura ekintzailea sustatzera, enpresa berriak sortzera, enpresa-proiektu berriak bultzatzera eta Bizkaiko ekonomiarako estrategikoak izango diren jarduera berriak babestera zuzendutako programa eta laguntza ezberdinak antolatzen dira.

I. ARLOA: ENPRESEN SUSTAPENA

KULTURA EKINTZAILEA SUSTATZEA

Ekintzaileen irudiari prestigioa emanez, gazteen artean enpresa espiritua sustatzea, ekintzaileak baitira aberastasuna eta enplegua sortzen dutenak.

Ekintzak:

  • "EGIN eta EKIN" programa garatzea bereziki DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzaileen baloreak eta kultura sustatzeko.
  • Unibertsitatean enpresak sortzeko ikastaroak antolatzera eta enpresa-bokazioa bultzatzera bideratutako lankidetza-hitzarmenak sustatzea.
ENPRESA PROIEKTU BERRIAK GARATZEA

Enpresa-proiektu berritzaileen bideragarritasun plana garatzeko eta lantzeko erraztasunak ematea.

Ekintzak:

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak ematea Enpresa Plana garatzeko gastuak ordaintzeko.

ENPRESA BERRITZAILE BERRIAK SORTZEA

Bizkaian enpresa berritzaile berriak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea.

Ekintzak:

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak ematea enpresa berritzaileak abian jartzeko gastuak ordaintzeko.

BIZKAIA SORTZAILEA

Sorkuntzaren industriari lotuta jarduera ekonomikoan agertzen ari diren sektore berriak indartzea aplikazio-eremu guztietan.

Ekintzak:

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak sorkuntzaren industriei (bideojokoen, ikus-entzunezkoen, produktuen diseinuaren eta modaren industriak) lotutako esparruan proiektuak garatzeko behar diren gastuak eta inbertsioak ordaintzeko.

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-BERRIKUNTZA

Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileen proiektu berritzaile berriak martxan jar daitezela erraztea, eta, Bizkaian enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berrien sorrera sustatzea.

Ekintzak:

Itzuli behar ez diren diru-laguntzak ematea Enpresa Plana garatzeko gastuak ordaintzeko eta enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileak abian jartzeko gastuak ordaintzeko.

ENPRESA HAZTEGIAK

Enpresa berriei eta ekintzaileei kokapena eskeintzea, erakunde zientifiko eta teknologikoekin zein ikastetxe eta unibertsitateekin elkarlanean.

Ekintzak:

  • Lankidetza-hitzarmenak ikastetxe teknologikoen sarearekin eta unibertsitateekin. Enpresa haztegiak abian jartzeko eta mantentzeko gastuak finantzatzea.
  • Enpresa berriak sortzen eta partaidetzamaileguak lortzen laguntzeko Sailak dituen programetan parte hartzeko lehentasuna.
ELKARTEGIAK

Azpiegiturak eta industria-guneak ematea sortzen diren enpresa berriei.

Ekintzak:

Aldundiaren Elkartegi sareko moduluak erabiltzeko baldintza ekonomiko ezin hobeak enpresa berrien sustatzaileentzat.

SEED CAPITAL

Enpresa berritzaileak sortzeko eta hazteko behar den kapitalaren finantzaketa errazteko foru sozietate publikoa.

Bi motatako funtsak daude:

  • "Hazi-funtsa", enpresa berrien kapitalean parte hartzeko.
  • "Garapen-funtsa", lehendik existitzen diren enpresen hazkundeari laguntzeko.

Ekintzak:

  • Partaidetza kapital sozialean
  • Partaidetza-maileguak
BEAZ

Bizkaian ekonomia eta berrikuntza sustatzeko foru sozietate publikoa. 

Ekintzak:

  • Enpresa berriak abian jartzeko prozesua bultzatzea ekintzaileei beren enpresa proiektuen bideragarritasuna, enpresen sorrera eta behar dituzten enpresa azpiegituren eskuragarritasuna erraztuko dieten aholkularitza eta laguntza ekonomikoa emanda.
  • Lehendik existitzen diren enpresen hazkundea indartzea Sailak ETEen berrikuntza eta nazioartekotzea sostengatzeko dituen programen bidez.

II. ARLOA: ESKUALDEEN ETA MERKATARITZAREN SUSTAPENA

ESKUALDEKO BERPIZKUNDERAKO FUNTSA

Langabezia gehien duten eskualdeetan ekonomia suspertzeko programak garatzeko elkarlanerako hitzarmenak sinatzea eskualdeko erakunde eta elkarteekin.

MERKATARITZAREN DINAMIZAZIOA

Bizkaian kontsumoa sustatzeko eta merkataritza suspertzeko berariazko programa.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

Gehiago jakin nahi baduzu

Berrikuntza, nazioartekotzea eta enpresa

 
Aldundiaren logotipoa