Xedea
Bizkaian enpresa berritzaile berrien sorrera eta abiarazpena sustatzea.
Erakunde onuradunak
Honako betekizunak betetzen dituzten enpresa berritzaileak:
-
Eskabidea aurkezten denean legez eratuta egotea, merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan.
-
Jarduera 2012eko urtarrilaren 1az gero hasi izana, EJZn alta emandako dataren arabera.
-
Eskabidea aurkezteko datan lanaldi osoko bi lanpostu sortuta edukitzea. Baldintza horri eutsi egin beharko zaio diru-laguntza ordaintzen denetik urtebeteko epean.
-
Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea lurralde horretan izatea.
-
Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea.
-
Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana.
-
Diru-laguntzei buruzko Foru Arauko 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea. Baldintza hau Ekonomia Sustatzeko Sailaren Erakundeen eta Pertsonen Erregistroko eskabidean aipaturiko aitorpenaren bitartez egiaztatuko da.
Ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak, sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak ez dira onuradun izango.
Diruz lagungarriak diren kontzeptuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa
-
Enpresa berria eratzea: prima bat jasotzea izango da. Eskudirutan ordaindutako kapital sozialaren %30erainoko diru-laguntzak emango dira eta gehieneko muga enpresako 20.000 eurokoa izango da.
-
Marketin-plana: %30erainoko dirulaguntza eta gehieneko muga 10.000 eurokoa izango da.
-
Hiru kontzeptu hauek eragindako gastu hauetarako %60raionoko diru-laguntzak emango dira, eta gehieneko muga 25.000 eurokoa izango da:
-
Enpresa martxan jartzeko gastuak eta abiarazteko kanpainaren gastuak.
-
Negoziorako lokala alokatzeko gastuak.
-
Jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren babesa.
Arestian aipatutako diruz lagun daitezkeen gastuetako bat bakarrik egiten bada, halakoetan diru-laguntzaren gehieneko muga 15.000 eurokoa izango da.
-
Bi kontzeptu hauek erangindako gastu hauetarako %60rainoko diru-laguntzak emango dira, eta gehieneko muga 40.000 eurokoa izango da:
-
Doktore eta/edo teknologo bat kontratatzea, dekretuaren 2. artikuluko 1.3. paragrafoan ezarritakoaren arabera lehentasunezkotzat jotzen diren enpresa berrietarako soilik.
-
Negozioarte mailan garatzeko persona baten kontratazioa.
Arestian aipatutako diruz lagun daitezkeen gastuetako bat bakarrik egiten bada, halakoetan diru-laguntzaren gehieneko muga 25.000 eurokoa izango da.
Araudi Araupetzailea
Bizkaiko Foru Aldundiaren 38/2013 Foru Dekretua, martxoaren 19koa (martxoaren 21eko BAO).
Dokumentuak
Eskabideak aurkezteko epea
2013ko uztailaren 1etik irailaren 16ra.
2012ko laguntzen deialdia
Jasotako laguntzen justifikazioa.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
CALL-CENTER