saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkartegiak

Informazioa

Helburua (1.art.)

Azpiegiturak eskaintzea enpresa-garapen iraunkor eta orekatua egiteko, enpresa txikiei  Azpiegiturak, S.A.U.ren Enpresa Zentroak - Elkartegiak eskainiz.

Onurak (3.1 art.)

Azpiegiturak S.A.U.rekin Elkartegiak-enpresen zentroetan bulego eta pabiloi industrialen moduluen gainean denbora mugatuko (3 eta 7 urte bitartean) 1. urtetik aurrera erosteko aukera izango da, errentamenduko kontratu bat egiteko eskubidea ematea honako hauetan:

  • Trapaga, Markina, Barakaldo, Sondika, Landako-Durango, Belako 2-Mungia.
  • Teknologia Parkea-Derio (sortu berriko enpresak bakarrik).
  • Bolueta (ekonomia sozialeko enpresak batez ere).
  • Boroa-Amorebieta (ahal bada automozioko enpresak).

Enpresa onuradunek Elkartegiak-Enpresa-zentroetan eskainitako zerbitzuez gozatu ahal dezakete eta, bidezkoa bada, alokairuko prezioaren hobariei heldu ahal dizkiete.

Era berean, kasu eta baldintza jakin batzuetan, bulego eta pabiloi industrialen moduluen erosketa ere egin ahal izango da.

Pertsona eta erakunde onuradunak (2. art.)

Banakako enpresariak, sortu berriko edo zabaltzeko edo kokapena aldatzeko beharra duten lehendik dauden merkataritzako sozietateak.

Alokairuaren hobariak (3.2 art.)  

Sortu berriak diren enpresentzat, gutxienez lan-kontratu mugagabearekin langile bat badute edo jada existitzen diren enpresentzat, gutxienez lan-kontratu mugagabearekin bi langile badituzte:

  • %50eko hobaria hileko errentan lehenengo urtean eta %40koa bigarren urtean, Kalitatean eta Berrikuntzan Ziurtagiriei, I+G+b jarduerei, emakumezkoek duten akzioei buruzko zenbait baldintza betetzen direnean.
  • %45eko hobaria hileko errentan lehenengo urtean eta %40koa bigarren urtean, langabetuak langileen zerrendan sartzeari, genero-berdintasunaren planei edo langileen artean euskararen erabileraren normalizazioari buruz zenbait baldintza betetzen direnean.

Elkartegiak erabiltzeko erregimena (7 ta 8 art.)

  • Elkartegietan enpresak garatu beharreko jardueraren egokitasuna Azpiegiturak, S.A.U.k zehaztuko du, baita Derioko Elkartegian parke teknologikoak ere. Moduluen eta pabilioien informazio guztia eta eskuragarritasuna  Sustapen Ekonomikoaren Saileko web orrian (www.bizkaia.net/sustapena) eta Azpiegiturak, S.A.U.ren web orrian (www.azpiegiturak.bizkaia.net) dago.
  • Ezin daitezke aldi berean 3 industria-pabilioi edo 4 bulego-modulu baino gehiago bete.
  • Elkartegiko bulego-moduluak edo industria-pabilioiak erabiltzeko eskubidea pertsonala eta transferiezina da.
  • Enpresak merkataritza-erregistroan inskribatuak egongo dira eta jarduera garatzeko aseguru, lizentzia, baimenak izango dituzte.

Izapideen ordena (5. art.)

  • Eskaerak Intraneten bidez izandako sarrera-ordena zorrotzari jarraiki ebatziko dira.
  • Garapen Ekonomikoaren Saileko Azpiegituren Zerbitzua arduratuko da eskaerak izapidetzez eta Azpiegiturak, S.A.U.ren laguntza izango du; azkenekoak emateko baldintzak eraginkortasunez betetzen direla aztertu eta egiaztatuko du. Espedienteen ebazpenari buruz txostena egingo du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoaren izenean eta horren kontura jardungo du, xede horrez sinatutako hitzarmenaren bidez..
  • Berrikuntza eta Enpresak Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiak ebazpen-proposamena egingo du eta gehienez hiru hilabeteko epean egin beharko du Azpiegiturak, S.A.U.k txostena egiteko dokumentazio osoa entregatzen den unetik. Ebazpena interesatuari jakinaraziko zaio eta jakinarazpena jasotzen den unetik ebazpenak zehazten duen epean sinatu beharko du alokairu-kontratua.

Arautegia

104/2010 FORU DEKRETUA, urriaren 06ekoa B.A.O., 206 zk., 2010ko urriaren 26koa

Eskabideak aurkezteko epea (4.1 art.)

Mugagabea, beste Foru Dekretu batek indarrekoa aldatzen duenera arte.

Eskabidea Azpiegiturak S.A.U.ren teknikariarekin batera beteko da eta, horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da web orrian argitaratutako 94 607 3700 telefono-zenbakira deituz. Intraneten bidez bidaliko da.

Laburpena: Elkartegiak (182 KB)

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa