Hemen zaude:
Legegintzaldi berria hasi dugu. Beste garai bat. Beste aukera bat.
Ekonomi Sustapen Sailetik, Bizkaian enplegua berreskuratzearen eta ekonomia berpiztearen alde ahaldun nagusiak hartutako konpromisoa gauzatu nahi dugu.
Helburu horrekin, estrategia integrala garatuko dugu jarduteko bost ardatz hauen bidez:
Enpresa Berriak Sustatzeko Plana; planak honetan aurrez ikusi dira, besteak beste, pertsona ekintzaileak laguntzekoprogramak,enpresa proiektu berriak garatzea eta gauzatzea, eta diseinuaren eta sormenaren industriekin lotutako jarduera estrategiko berriak bultzatzea.
ETEak (Enpresa Txikiak eta Ertainak) eta Autonomoak Berrabiarazteko Plan Berezi bat; jarduteko hiru arlotan oinarrituko da: berrikuntza proiektuak babestea, autonomo eta ETE-etan inbertitzea dinamizatzea, eta enpresak nazioartekotzea errazteko programak, merkatu berrietara irekiz.
gazteentzako Enplegu Plana, gazteak lan merkatuan sartzea errazteko. Horretarako, bi programa mota garatuko dira: Batetik, enplegua sustatzea, praktiketan kontratatzeko pizgarriekin, eta autoenplegua. Bestetik, talentua bultzatzea eta prestatzea, gazteen enplegagarritasunerako oinarrizko elementu gisa.
Azpiegitura Ekonomiko eta Sozialen Plana; enpresa berriak kokatzea errazteko eta inbertsio publikoa eta enplegua dinamizatzeko tresna izango da.
Azkenik, Kanpo Sustapenerako eta Turismo Industria Bultzatzeko Plana, Bizkaiko irudia kanpoan proiektatzeko eta bisitariak erakartzea sustatzeko; hala, turismoa bultzatuko da aberastasuna eta enplegua sortzen dituen jarduera ekonomiko gisa.
Bost ardatz horiekin gaur egungo enpresa sarea indartu eta Bizkaiko etorkizun ekonomikoa eraikiko dugu.
Apustu serioa eta partekatua da. Hemen gaituzu. Beti zure ondoan. Honako hau da gure konpromisoa: Bizkaiko enpleguaren eta berrabiatze ekonomikoaren aldeko konpromisoa.
Imanol Pradales
Ekonomia Sustazeko Diputatua
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia