Aurreko baldintzak
-
Aitortzailea, edo aurkezle baimendua, BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egon behar da.
-
Laguntza-programak sortutako fitxategia baizik ezin da aurkeztu.
-
Transmititu den autolikidazioaren aitortzailea bat etorriko da BizkaiBai zerbitzura iritsi den erabiltzailearekin edo, baimenduta dauden aitortzaileen kasuan, bat etorriko da eskuordutako batekin.
Nola sortu bidaliko den fitxategia eta nola inprimatu aitorpena
Laguntzako programaren bidez egindako aitorpenak
-
Transmisiorako fitxategia sortuko da “Interneterako fitxategia sortu” literalaren gaineko ikonoan sakatuz gero. Berau “Aitorpenaren laburpena” pantailaren beheko aldean dago eta azkeneko hau, berriz, aitorpen irekitakoan agertzen den laguntza programaren pantaila nagusia da.
-
Aukera hori sakatutakoan, programak autolikidazio osoa inprimatuko du azala izan ezik, eta honen ordez informazio-orria inprimatuko da. Bertan honakoak jasoko lirateke: sortutako fitxategiaren xehetasuna (sorrera-data, tamaina, bide-izena eta izena), aitortzailearen datuak (IFZ eta egoitza soziala), autolikidazioaren emaitza (zenbatekoa eta mota), helbideratzea beteta, egonez gero, eta aurkezpen telematikoen ezaugarri nagusien azalpen-laburpena.
Araba, Gipuzkoa edo lurralde komuneko lurralde historikoen araudia duten aitorpenak
-
Araba, Gipuzkoa edo A.E.A.T. formatudun fitxategiak bihurtzeko programa instalatu ondoren transmisioa BizkaiBairen bidez egiteko fitxategia sortuko da, hain zuzen ere aipatu diren administrazio horietan aurkezpena egiteko sortutakoak gordeta duen ibilbide osoa sartuz, eta eskatzen diren datu osagarriak betez.
-
Datuak onetsita, eta programak fitxategia sortzea eragozten duten akatsak aurkitu ezean, programak autolikidazio osoa inprimatuko du azala izan ezik, eta honen ordez informazio-orria inprimatuko da. Bertan honakoak jasoko lirateke: sortutako fitxategiaren xehetasuna (sorrera-data, tamaina, bide-izena eta izena), aitortzailearen datuak (IFZ eta egoitza soziala), autolikidazioaren emaitza (zenbatekoa eta mota), helbideratzea beteta, egonez gero, eta aurkezpen telematikoen ezaugarri nagusien azalpen-laburpena.
Nola eskuratu azal ofiziala
-
Azal ofiziala, Foru Ogasunak elektronikoki zigilatua, Interneten eskuratu behar da autolikidazioa aurkeztu dela berretsitakoan; aitortzaileak inprimatu egin behar du eta laguntza-programaren bidez inprimatutako autolikidazioarekin batera gorde.
-
Baldin eta autolikidazioarekin batera aurkezten diren egiaztagiriak paperean igorri badira, erabiltzaileak azalaren bigarren kopia bat inprimatu beharko du. Kopia hori lehen orri moduan emango da gainerako egiaztagiriekin.
Frogagiriak
Baldin eta autolikidazioaren ezaugarrien ondorioz nahitaezkoa bada egiaztagiriak bidaltzea erabiltzaileak era telematikoan erantsiko ditu horretan.
Autolikidazioari modu telematikoan erantsi ezin zaizkion agiriak HAMABOST EGUN pasatu baino lehen helarazi behar dira Foru Ogasunera modu telematikoan BizkaiBai zerbitzuaren bitartez, azal ofizialaren kopia bat erantsita.
Baldin eta erantsi behar den informazioak transmisio telematikoa nabarmen eragozteko moduko bolumena hartzen badu erabiltzaileak aukera izango du egiaztagiri horiek paperean igortzeko. Horiek guztiak Foru Ogasunaren eskuetan jarriko dira HAMABOST EGUNEKO epearen barruan, eta lehen orri moduan kokatuko den azal ofizialaren kopia batekin. Ondoko modalitate hauek beteko dira:
-
Foru Ogasunaren bulego batean utzi (Bilbon zein bulego deszentralizatuetako batean).
-
Posta bidali (hobe posta ziurtatuz) helbide honetara:
Bizkaiko Foru Ogasuna
Sozietateen gaineko Zergaren, Egoiliar ez direnen Errentaren gaineko Zergaren eta Konturako Ordainketen Atala
Basurtoko Capuchinos kalea, 2-4
48013 Bilbo
Oharra
Ohar garrantzitsua: Telematikoki aurkezten diren aitorpenei erantsi beharreko frogagiriak ezin dira utzi finantza erakundeetan.
Zerbitzua eskuragarri dago BizkaiBaitik eta dokumentazioa eransteko aukera egongo da fitxategia transmititu eta hurrengo 24 orduen barruan. Aurkezpena egiteko azken egunean egin diren aurkezpenetan dokumentazioa egun horretan bertan baino ezin da erantsi.
Zure autolikidazioari dokumentazioren bat erantsi nahi behar badiozu bete ondoko agindu hauek:
-
Aurkezpena egin baino lehen, eskanea itzazu zeure ordenagailuan ondorik erantsi nahi dituzun agiriak.
-
Baldin eta Adobe Acrobateko PDF formatuan eskaneatu badituzu pasa zaitez hurrengo puntura. Baldin eta Tiff formatuan eskaneatu badituzu derrigorrezkoa da gure ConversorTiff programatik pasatzea, (programa hori ez badaukazu esteka honetatik deskargatu daiteke). Programa honek fitxategi berria sortuko du, bidaltzeko eta ostean prozesatzeko formatu egokia izango duena.
-
Egin ezazu ereduaren aurkezpena eta, amaitu ondoren, “Dokumentazioa bidali” irudian egin behar duzu klik dokumentazioa eranstearen ondoreetarako.
-
Dokumentua hautatu ondoren “Dokumentazioa erantsi” sakatuko dugu eranskinen zerrendara batzeko. Gehienez bidalketa bakoitzeko 2 MB onartzen dira. Baldin eta dokumentazioak hortik gorako bolumena badu edo hori bidaltzeko arrazioak badaude, aukera duzu dokumentua ataletan zatikatzeko eta bereiztuta bidaltzeko.
-
Prozesua behin eta berriz errepikatu daiteke harik-eta nahi den dokumentazioaren zerrenda osotu arte. Hori egin ondoren “Bidali” sakatuko dugu eranstea eragingarria izan dadin.
Programa horrek fitxategi berria sortuko du, bidaltzeko eta ondoren prozesatzeko moduko formatu egokia izango duena.
-
Segurtasuna gehitzeko, onartutako sinadura elektronikoaren PINa sartu behar da edo, bestela, sistemak eskatuko koordenatua, BizkaiBain sartzeko erabilitako identifikazioaren araberakoa; hori eginez gero autolikidazioari erantsitako dokumentazioa formalki aurkeztuta geratuko da.
-
Azkenean, fitxategiak erantsi egin direla baieztatzen digun baieztapena eskuratuko dugu.
Ordainera
Sozietateen gaineko Zergaren eta establezimendu iraunkorra duten Ez-egoiliarren eta atzerrian sortu eta Bizkaiko Lurralde Historikoan presentzia duten errenten eratxikipen-araubideko erakundeen Errentaren gaineko Zergaren autolikidaziorako 200 eta 220. ereduak onetsi dituen eta horien aurkezpen telematikorako prozedura araupetu duen ekainaren 18ko 1345/2012 Foru Aginduan ezarririk dagoenarekin bat etorriz, 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte hasitako ekitaldiei dagokienez, eta BizkaiBai zerbitzuaren bidez egiten diren aurkezpen telematikoak direnean, nahitaezkoa izango da bankuko helbideratzea. Horrez gain, helbideratze hori ezeztaezina izango da eta ondoko baldintza hauek bete beharko ditu:
-
Bizkaiko Foru Ogasunak Bezeroaren Kodearen titulartasunaren berri izan beharko du (erakundearen kodea/ sukurtsalaren kodea/ kontrol-digitua/ kontu-zenbakia).
-
Bezeroaren Kodearen titulartasuna egin nahi den aurkezpenaren aitortzailearena izan beharko da.
-
Kobratu beharreko autolikidazioen kasuan, aukeratutako finantza-erakundeak erakunde laguntzaile gisa jardun beharko du Bizkaiko Foru Ogasunaren zerga-bilketan.
Aurkezteko epea
Sozietateen gaineko Zergaren 2011ko zergaldiko autolikidazioak zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteen ondoko egutegiko hogeita bost egunetan aurkeztu behar dira, eta zorra ere epealdi horretan sartu beharko da; hala ere, epealdi hori Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak zergaldi horretako aitorpena aurkezteko modua zehaztu aurretik hasten bada, aitorpena aurkezteko modua zehazten duen xedapena indarrean jarri ondoko egutegiko hogeita bost egunetan aurkeztu behar da, bai eta zorra ordaindu ere, izanez gero.
Nola aurkeztu aitorpena telematikoki
200 eta 220 ereduei dagozkien autolikidazioak telematikoki aurkezteko prozeduraren barruan, aitortzailea edo aurkezle baimendua, kasuan, Interneten bidez konektatuko da eta era honetan jardungo du:
-
BizkaiBai zerbitzuan sartu hurrengo helbidearen bidez: www.bizkaia.net/bizkaibai.
-
Sarrera pantailan, BizkaiBai zerbitzuan identifikatu behar da; horretarako bi modu daude: zergadunen eta Ogasun eta Finantza Sailaren arteko harremanetarako onartutako sinadura elektronikoaren ziurtagiria erabili edo, bestela, aitortzailearen edo aurkezle baimendunaren sinadura elektronikoaren ziurtagiria edo identifikazio-datuak sartu (erabiltzaile-identifikazioa, pasahitza eta koordenatua).
-
Identifikazioa zuzen egin ostean, BizkaiBaiko menu nagusia agertuko zaizu. Menu horretan “Sozietateak 2011” irudia sakatu behar da edo, bestela, “Zergen arloko aitorpen telematikoak” menuaren barruan “Aurkezpenak” hautatu behar da.
-
Transmititu behar den autolikidazioaren fitxategia hautatuko da, izen moduan "IFZ"_"ekitaldiaren hasierako data""N edo
C letra" (N normala eta C osagarria) izango duena, eta luzapena 200 edo 220, baldin eta laguntza programarekin sortu bada edo, bestela, "IFZ"_"ekitaldiaren hasierako data"" N edo C letra" ((N normala eta C osagarria)_E, eta luzapena 200 edo 220, baldin eta A.E.A.T.ko fitxategien konbertsio programaren bidez sortu bada edo, bestela “200 edo 220 Eredua” “A edo G administrazioa” “Ekitaldiko bi digitu” “AN (urtekoa)”_"IFZ"_" ekitaldiaren hasierako data " eta luzapena 200 edo 220, Araba edo Gipuzkoako fitxategien konbertsiorako programaren bidez sortu bada.
-
Hautatutako fitxategia Ogasun eta Finantza Sailari bidali.
-
Bidalitako fitxategian akatsik ez badago, autolikidazioaren laburpena bistaratuko da pantailan. Nahi izanez gero azalaren zirriborroa ere bistara daiteke.
-
Autolikidazioarekin ados egonez gero, onartutako sinadura elektronikoaren PINa sartu behar da edo sistemak koordenatu bat eskatuko du, BizkaiBain sartzeko erabilitako identifikazioaren araberakoa: hura adierazi eta autolikidazioa eraz aurkeztuko da.
-
Baldin eta autolikidazioaren ezaugarriengatik beharrezkoa bada edozein dokumentazio bidaltzea pantaila bat agertuko da eta bertan bidali behar diren egiaztagiri motak eta ematea nola egin behar den esaten duen informazioa ikusiko dira.
-
Baldin eta aurkezpena onesten bada Ogasun eta Finantza Sailak pantailara itzuliko du aurkeztu den autolikidazioaren behin betiko laburpena eta erabiltzaileak aurkeztu den ereduaren azal ofiziala ikusteko eta inprimatzeko aukera izango du, hau da, aurkezpena sortu zuen zirriborroak duen informazio guztia duena. Hori guztia 32 karaktereko zigilu elektroniko batekin balidatuta dago.
-
Erabiltzaileak azal ofiziala autolikidazioko gainerako orri guztiekin (fitxategia programa ofizialaren bitartez sortzean inprimatutakoekin) batera gorde behar du, hau da, autolikidazioa osorik gorde behar du. Azala eta autolikidazioko gainerako orriak erraz ezkontzeko, den-denetan autolikidazioaren identifikazio-zenbakia agertuko da, behealdeko eskuinaldean.
-
Baldin eta autolikidazioaren ezaugarrien ondorioz egiaztagiriak bidali behar badira erabiltzaileak era telematikoan egin behar du igorpen hori (gorago eman diren aginduak betez), salbu eta bidalketa hori transmisio telematiko hori nabarmen eragozteko moduko bolumenera iristen bada. Hori gertatzen bada postaz egingo da (posta ziurtatua erabiltzea gomendatzen da) edo, bestela, gure bulegoetara ekarriko da. Azken bi kasuetan azal ofizialaren bigarren kopia inprimatu beharko da eta lehen orri moduan aurkeztuko da gainerako egiaztagiriekin batera.
200 eta 220 ereduen aurkezpen telematikoen adibidea