Garbiketa
- Egokiro erabili paperontzi eta edukiontziak.
- Eduki ezazu garbi hondartzan atzematen duzun tokia.
- Ez jaurti freskagarri-latak edo botilak bezalako objektu zorrotzik.
- Ahal baduzu, ez erre. Erretzen baduzu, ez estali hareaz zigarrokinak.
- Hondartzan zaudela, jan itzazu jaki arin eta liserierrazak.
- Bainatu baino lehen, itxaron ezazu liseriketa egiteko behar den denboraz (hiru orduz, baldin eta jatekoa astuna izan baduzu).
- Uretara apurka-apurka sartu, lehenengo eta behin garondoa eta eskumuturrak bustiz.
- Alkohola, beste gai bizigarri batzuk eta hondartza nahasten badituzu, koktela oso arriskutsua izan daiteke.
- Zeure osasunaren eta ongi-zatearen mesederako, ez kontsumitu ez alkoholik ez drogarik.
Sorosleak
- Baldin arazorik baduzu, jo ezazu sorosle eta hondartzainengana.
- Uretan zein uretatik kanpo zaudela, egiezu kasu sorosle eta hondartzainen jarraibideei.
Eguzki
- Ez egon denbora askoan eguzkitan eta babes ezazu egokiro azala.
- Edan ura sarri, deshidratazioari aurre egiteko.
- Izan gogoan: eguzkiak erredura larriak eragin ditzake.
Animaliak
Higiene-arrazoiak direla-eta, hondartza guztietan debeku da lagun egiteko animaliarik egotea.
Itxasoa
- Itsasoan inoiz ere ez fidatu. Edonori gerta baitakioke indarrak txarto neurtzea.
- Kontuz koltxoneta eta korronteekin!. Ez zaitez alferreko arriskutan ibili.
- Bandera gorriak inolaz ere ezin daitekeela bainatu esan nahi du.
- Bandera horiak kontuz bainatu behar dela esan nahi du.
- Bandera berdeak arriskurik ez dagoela adierazten du.
Bainualdia
- Hobe betaurrekoak eta belarrietarako tapoiak erabiltzen badituzu, konjuntibitisa eta otitisa ekidite aldera.
- Izan gogoan: ez da komeni inoiz ere toailarik, kremarik edo norberak erabiltzekoak diren beste objektu batzuk inori uztea.
Umeak
Umeak erraz galtzen dira hondartzan. Zain itzazu eta ez utzi bakarrik!.