saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BFA-ko TB Korporatiboko edukien transkripzioa


Transkripzioaren data egun honi dagokio:2012/02/08

Bizkaimedia

Aldundiak 500.000 euro erabiliko ditu hirigintza-plangintzako tresnak egiten laguntzeko

Laguntzak 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrientzat izango dira, eta, gehienez ere, 40.000 eurokoa izango da laguntza bakoitza, ahalik eta udalerri gehienen premiak estaltzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako diru-laguntzak honako tresna hauek egiteko dira: plan orokorrak, bateragarritasun planak eta sektorizazio planak, plan horien berrikuspenak...

Euskara Bizia batzordea sortu du Kultura Sailak

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Euskara Bizia Batzordea sortu du. Presidentea Miren Josune Ariztondo diputatua izango da eta kideen artean, besteak beste, EUDEL, Alkarbide, Azkue Fundazioa eta Euskaltzaindiko ordezkariak egongo dira. Batzordearen xedea izango da, hain zuzen, euskarari lotutako arloak aztertu eta ekitaldi bakoitzerako proposamenak aurkeztea.

Aldundiak 3 milioi euro erabiliko ditu, 26 proiekturen bidez, gizartean baztertuta egoteko arriskuan daudenei laguntza emateko

Gizarte Ekintza Sailak gizartean baztertuta dauden pertsonentzako eguneko zentroak dituzten irabaziak lortzeko asmorik gabeko 17 erakunderekin lankidetza hitzarmenak sinatzea onartu du. Pertsona horiei egoitzetan laguntza emateko pasa den astean onartu zituen hitzarmenetan eta astearte honetan onartu dituenetan 9,6 milioi gastatuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Aldundiaren Arkeologi Museoak eta Burgosko Giza Eboluzioarenak loturak estutu dituzte

Bilboko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak Burgosko Giza Eboluzioaren Museoko ordezkari talde baten bisita izan du. Ondoren, Burgosko museoko zuzendari Javier Vicente buru izan duen taldea Santimamiñeko kobetara joan da bertan ikusgai dagoen hiru dimentsioko erreplika ikustera. Izan ere, Burgosko museo horrek Atapuercako proiektuaren zabalkundea egiten du.

Diru-Laguntzak

Herrilan eta garraio saila
Errepideen zerbitzua

Helburua: AP-8 autobidearen erabiltzaileentzat (pertsona fisikoak) eta Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi direnentzako diru-laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea: 2012/01/02tik 2012/12/28ra arte

Gizarte Ekintza
Pertsona ezinduen zerbitzua

Helburua: mugikortasun eta garraio gastuetarako konpentsazio ekonomikoa

Eskaerak aurkezteko epea: Epe mugarik gabe

Helburua: Familiartekoak zaintzeko prestazio ekonomikoa

Eskaerak aurkezteko epea: Epe mugarik gabe

Agenda

12/02/08
  • Ekitaldia: Murren bidaia
    • Ekitaldi Mota: Txotxongiloak
    • Eguna: Otsailak 11
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Zornotza Aretoa
    • Helbidea: Urbano Larruzea, z/g. Amorebieta-Etxano.
    • Tel.:946 300 650
12/02/08
  • Ekitaldia: El sombrero de los tres picos
    • Ekitaldi Mota: Antzerkia
    • Eguna: Otsailak 11
    • Ordua: 20:00
    • Lekua: Barakaldo Antzokia
    • Helbidea: Juan Sebastian Elkano, 4. Barakaldo.
    • Tel.:944 780 600
12/02/08
  • Ekitaldia: El espejo invertido
    • Ekitaldi Mota: Erakusketa
    • Eguna: 12/01/31-12/09/02
    • Ordua:
    • Lekua: Guggenheim Museoa
    • Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 2. Bilbo.
    • Tel.:944 359 080
12/02/08
  • Ekitaldia: Pirritx eta porrotx
    • Ekitaldi Mota: Pailazoak
    • Eguna: Otsailak 12
    • Ordua: 17:00
    • Lekua: Social Antzokia
    • Helbidea: Nagusi, 2. Basauri.
    • Tel.:944 666 390

Bidea egiten: Euskararen Etxea

Bilbotik abiarazita euskararen mundura bidaiatuko dugu. Euskararen Interpretazio Zentro honen helburua, gure hizkuntzan espezializatutako gune bat izatea da. 2004tik ateak irekita daude euskaltzale, ikerlari zein euskaran interesa duen edonori. Euskararen Etxea zure etxea da, hurbil zaitez eta ezagutu ezazu! Informazio gehiago: Agoitz plaza, 1, Bilbo, 944 028 081 telefonoan eta www.euskararenetxea.net webgunean.

Bizkaia irudietan

Juan María Aburto bozeramaileak Gobernu Kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Hirigintza-plangintzako tresnak egiten laguntzeko 500.000 euroko laguntzak emango dira. Aldundiak 26 proiektu onartu ditu gizartean baztertuta egoteko arriskuan daudenei laguntzeko. 9,6 milioi erabiliko dira pertsona horiei eguneko zentroetan eta egoitzetan arreta emateko. Erakundeen eta elkarteen parte-hartzea izango duen Euskara Bizia batzordea sortu du Kulturak.

Mahasti eta fruta-arbolen inausketari buruzko XXII. Jardunaldiak Zallan. 600 profesional eta afizionatuk parte hartu zuten urtarrilean urteroko topaketa horietan. Aldundiak ekoizleen trebakuntza bultzatu nahi du bai eta ortu bat duten hiritarrei lagundu ere. Lurraldeko ustiategien modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzea da helburua. Zentroak 6 hektarea ditu fruta-arbola eta mahastiekin, upategi esperimentala, berotegiak…

Eguraldia

Bizkaia

Ikonoen deskripzioa
Eguraldia : HodeitsuaHodeitsua EuritsuaEuritsua Zati baten hodeitsuaZati baten hodeitsua EguzkitsuaEguzkitsua AldagarriaAldagarria ElurraElurra

Eguraldiaren iragarpena
Eguna Eguraldiaren iragarpena Gutxieneko tenperatura Gehienezko tenperatura Tenperaturak
Gaur Euritsua -4 3 Tenperatura jeitsi
Bihar Hodeitsua -2 5 Tenperatuta igo

Bizkaiko eskualdeetako iragarpen meteorologikoa
Eguraldiaren iragarpena Gutxieneko tenperatura Gehienezko tenperatura
Enkarterriak Hodeitsua -1 3
Bilbo Handia Hodeitsua 0 5
Durangaldea Hodeitsua -2 3
Lea-Artibai Hodeitsua -1 3

Bizkaia ezagutu:Bizkaiko itsasbazterrak

Bizkaiko itsasadar handiena Ibaizabalena da. Butroiren itsasadarra Plentziako bokalean itsasoratzen da. Oka ibaia Urdaibaiko bizitza-iturri nagusia da. Learen itsasadarrak Lekeitio eta Mendexa arteko muga ezartzen du. Oizetik datorren Artibai ibaiak. Itsasadar bihurtzen da Berriatuan.

Trafikoa

Bizkaiko trafikoaren egoerari buruzko informazioa helbide honetan begira dezakezu: Bizkaimove.