Hemen zaude:
Ostirala, 2012(e)ko Maiatzaren 4a 13:30
Gaurko topaketan, laster Europako Parlamentuan aurkeztuko den "Zahartze Aktiboari buruzko Bizkaiko Adierazpena-2012" ere aurkeztu da.
Gizarte Ekintzako foru diputatuak eman die hasiera jardunaldiei eta hitzordua 2012an, “Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren” urtean kokatu du. Europako biztanleak osasuntsu eta era aktiboan zahartzeak daukan garrantziaz kontzientziatzea da xedea.
Ardanzak gogoratu du, duela urte batzuk jada, Bizkaiak gizarte ekintzaren lehen lerroan jarri zuela Bizkaia adin guztietarako gizarte bihurtzea, Bizkaia edozein pertsona bizitzeko moduko lekua izatea, eta, gainera, haien beharrizanei erantzuteko eta haien ongizatea eta zoriontasuna lortzeko gai izatea.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-erakundeekin dituen hartu-emanak mantendu eta hobetzearren, «Gizarte Ekintzako Topaketak» antolatzen ditu aldian-aldian.
700 pertsona baino gehiago egon dira gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak antolatutako Zahartze Aktiboari buruzko topaketan. Topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian egin da eta Europako hainbat aditu egon dira: Louise Richardson, AGE Platform Europe plataformako presidenteordea, “Zahartze aktiboa Europako elkartegintzaren ikuspegitik” gaia jorratu duena; Guido Verbrugghe, Flandesko Adinekoen Kontseiluko presidenteordea, eta Kjersti Vasli, Osloko Nordre Aker Boluntarioen Zentroko zuzendaria.
Horrez gainera, Europako gaietan aditua den Mikel Antonek zahartze aktiboari buruz hitz egin du, baina Europako erakundeen ikuspegitik. Eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko presidente Sabin Ipiñak “Zahartze Aktiboari buruzko Bizkaiko Adierazpena-2012” dokumentua aurkeztu du topaketaren barruan. Dokumentu hori Europako Parlamentuan aurkeztuko da laster.