saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

133.350 PERTSONA INSKRIBATUTA ATHLETIC-EN ZOZKETAN

Ostirala, 2012(e)ko Maiatzaren 11a 15:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Izena emateko epea amaituta, guztira 133.350 pertsona inskribatu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren web orriaren bitartez Kopako finalerako sarrerak erosteko 100 eskubideren zozketan parte hartzeko.

Eskubideen zozketa maiatzaren 15ean, asteartean, egingo da eguerdiko 12,00etan, Foru Aldundiaren prentsa aretoan.

Zozketa notarioaren aurrean egingo da, komunikabideak bertan daudela, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Aldundiaren web orriaren bidez (www.bizkaia.net).

Emaitzak berehala jakinarazi eta argitaratuko dira web orri horretan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2009. urtean egin zuen zozketan 174.743 pertsonak hartu zuten parte.

 
 
Aldundiaren logotipoa