saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALTZARIEN SEKTOREARI LAGUNTZEKO “bonodekor" KANPAINAREN HASIERAK IZAN DUEN ARRAKASTAREN OSO BALORAZIO POSITIBOA EGIN DU ALDUNDIAK

Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 15a 17:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Lehenengo egunean, kontsumitzaileek, guztira, 355 "bonodekor" eskuratu dituzte bbk-ko orotarako kutxazainetan.

Aldundiak diruz lagundu du 5.000 bonu zirkulazioan jartzea. Bonuek 5 €ko prezioa daukate, eta % 20ko deskonturako eskubidea ematen dute 300 €tik gorako erosketetan, altzarien eta etxeko ekipamenduaren sektoreko Bizkaiko saltegietan.

“Bonodekor" kanpaina lehenengo egunean izaten ari den arrakastaren “oso balorazio positiboa” egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Deskontu-kanpaina bat da, eta CECOBI - Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak eta AMUBI - Bizkaiko Altzarien Elkarteak jarri dute abian, aldundiarekin lankidetzan, etxeko ekipamenduarekin lotutako produktuen kontsumoa sustatzeko.

CECOBI eta AMUBI elkarteek emandako datuen arabera, arratsaldeko ordu honetan (2012ko maiatzaren 15eko –asteartea- 17:00etan), kontsumitzaileek, guztira, 355 bonu eskuratu dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak poztasun handiarekin hartu du “zifra arrakastatsu” hori kanpaina hasi den egunean. Izan ere, “altzarien eta etxeko ekipamenduaren Bizkaiko sektorea zigortuenetarikoa izaten ari da krisi ekonomikoaren eraginez”. Salmentak asko jaitsi dira, "% 30 baino gehiago 2008tik, eta horrek eragin zuzena izan du Bizkaian suntsitu den enpleguan".

“bonodekor”

“bonodekor” bonuak maiatzaren 15etik ekainaren 30ra bitartean lortu eta kontsumitu daitezke. BBK-ko orotarako kutxazainetan daude eskuragarri.

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu du 5.000 bonu abian jartzea. Bonu bakoitzak 5 €ko prezioa dauka, eta % 20ko deskonturako eskubidea ematen dute 300 €tik gorako erosketetan altzarien eta etxeko ekipamenduaren sektorekoak diren eta kanpaina honekin bat egin duten Bizkaiko saltegi txiki eta ertainetan.

Kanpainarekin bat egin duten saltegi guztiek sustapen honen bereizgarria jarri beharko dute ikusteko moduan, eta behar bezala etiketatu beharko dituzte kanpainan sartzen diren produktu guztiak.

Kontsumitzaileek kanpaina honekin bat egin duten saltegien zerrenda eta kokalekua kontsultatu ahal izango dute, bai eta kanpainaren xehetasunak eta baldintzak ere, CECOBIren web-orrialdean: www.cecobi.es

 
 
 
Aldundiaren logotipoa