saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK 4 MILIOI EURO EMANGO DIZKIE BIZKAIKO KIROL FEDERAZIOEI

Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 15a 13:20

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Horretarako, 45 lankidetza hitzarmen sinatuko ditu, 2012-2015 aldian federazioek haien eginkizunak bete ditzaten.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaiko kirol federazioekin egingo diren 45 lankidetza hitzarmen onartu ditu. Hitzarmen horiei esker, federazioek 4 milioi euro jasoko dituzte, 2012-2015 aldian haien eginkizunak garatzeko laguntza gisa. Hala, federazioek milioi bat euroko zenbatekoa izango dute ekitaldi bakoitzean haien administrazio-lana era eraginkorrean bete ahal izateko.

 
 
Aldundiaren logotipoa