saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ESKLEROSI ANIZKOITZAREN MUNDUKO EGUNA DELA ETA ANTOLATU DEN JARDUNALDIAN PARTE HARTU DU ALDUNDIAK

Astelehena, 2012(e)ko Maiatzaren 28a 18:10

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako foru diputatuak parte hartu du Fundación Vasca de Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioak antolatu dituen jardunaldien irekieran. Esklerosi Anizkoitzaren Munduko Eguna dela eta, zientzia eta gizarte arloko jardunaldi bat antolatu da lelo honekin: “elkarrekin aurrerantz berrikuntza & ikerkuntzaren bidez”. Jardunaldian 350 pertsonak hartu dute parte senide, gaixo eta osasun arloko profesionalen artean.

Esklerosi Anizkoitzaren Munduko Egunerako lelo hau aukeratu da: “Esklerosi Anizkoitza ez da ikusezina, esklerosi anizkoitza duten pertsonak ere ez”. Lelo horren bidez, EA Fundazioak gaixotasun neurologiko eta sendaezin horren arazoaren inguruan sentsibilizatzea lortu nahi du, bai eta erakundeen aurrean eta gizartean ere arazoa ikusaraztea ere. Horrela, denon artean ezinbesteko helburu hau lortuko dugu: gaixoen bizi-kalitatea hobetzea eta gaixotasun sendaezin horren aurka borrokatzen jarraitzea. Esklerosi anizkoitzak pertsona gazteei, batez ere, eragiten die, eta emakumeei gehiago gizonezkoei baino.

Jardunaldia irekitzean, Pilar Ardanzak fundazioaren lana goraipatu du eta elkarte-mugimenduak duen garrantzia nabarmendu du. Diputatuaren esanetan, pertsona batzuek intuizio nahikoa izan dute jakiteko, aurrera egin nahi bada, beharrezkoa dela antolatzea, biltzea eta gizartean eta administrazioan arazoa aurkeztea, eta jakina, irtenbideak aurkeztea ere bai.

 
 
Aldundiaren logotipoa