saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK AMAITUTZAT EMAN DU DBE LANBIDERI TRANSFERITZEKO PROZESUA

Asteazkena, 2012(e)ko Ekainaren 13a 12:20

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Aldundiak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileen 3.038 espediente transferitu dizkio gaur Lanbideri. Gizarte Ekintzako foru diputatuak esan du dagoeneko Bizkaiko Foru Aldundiak ez daukala horrelako agiririk eta, beraz, amaitutzat ematen dutela transferentzia-prozesua.

Gaur, goizeko 11:30ean, Gasteizerantz abiatu da Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 3.038 espedienteak zituzten zazpi kaiolaz betetako ibilgailu bat. DBEren eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren jasotzaileen espedienteak lekuz aldatu dira; Prestazioen, Laguntzen eta Ebaluazioaren Ataletik (Nicolas Alcorta kalea) Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzura eraman dira. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailari atxikita dago, eta gaur eguerdian jasoko ditu espedienteak Arabako hiriburuko Jose Atxotegi kalean daukan egoitzan.

Gizarte Ekintzako foru diputatu Pilar Ardanzak sinatu du agiri hauen irteera, eta esan du dagoeneko Aldundian ez dela geratzen paper bakar bat ere eta izapide honekin amaitutzat ematen dutela informazioa eta datuak transferitzeko prozesua.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorraren eskumen esklusiboa da. Aldundiak ez du zerikusirik arautegiaren aldaketarekin, ezta prestazioak eskuratzeko baldintzak gogortzearekin ere.

Ardanzak gogora ekarri du azken 22 urteetan Bizkaiko Foru Aldundiak gomendio hau udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuekin batera gauzatu duela eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren sistema Europako diru-sarrerak bermatzeko sistema sendoenetako bat izatea lortu duela.

Inprobisazioa

18/2008 Legea aldatu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren koordinazio eta aurreikuspen faltak aurrekaririk gabeko kaosa bihurtu zuen DBEren sistema Hain transferentzia garrantzitsua egun batetik bestera gauzatzeko ezintasunak inprobisazioaz jardutera eraman zuen Lanbide, abenduaren 13an laguntza hauek kudeatzen hasiko zela iragarri zuenetik.

Eusko Jaurlaritzak berak eskatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak osorik ordaindu zuen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren abenduko nomina. Prestazio horiek ordainduta, Bizkaiko Foru Aldundiak saihestu egin zituen jasotzaileei kalte larriak eragin ahal zizkieten berandutze edo oker guztiak.

Hurrengo hilekoak ordaintzea Lanbideren ardura izan da. 3.038 espedienteak transferituta, Aldundiak amaitutzat eman du DBE Lanbideri transferitzeko prozesua.

 

Erantsitako fitxategiak:

 
 
Aldundiaren logotipoa