saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

SALBAMENDU ETA SOROPEN ZERBITZUAK IDENTIFIKAZIO ESKUMUTURREKOAK ESKAINTZEN DITU, HONDARTZAN GALDUTAKO UMEAK AURKITZEKO

Osteguna, 2012(e)ko Ekainaren 28a 16:43

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten ere, eskumuturrekoak eskainiko ditu hondartzetan galtzen diren neska-mutikoak errazago aurkitzeko.

Sorospen eta Salbamendu Zerbitzuak aurten ere eskumuturrekoen zerbitzua eskaintzen du. Bizkaiko Lurralde Historikoko hondartzetara neska-mutikoekin joaten diren familien artean onarpen handia izan du zerbitzuak. Ekimenaren bidez banatzen diren identifikazio-eskumuturrekoen bitartez, errazagoa da hondartzetan galtzen diren adingabekoak aurkitzea.

Eskumuturrekook lortzeko, gurasoek sorospen-postuetara joan behar dute eta han datu pertsonalak eman. Eskumuturrekoetan, adingabekoaren izena eta haren familia lokalizatzeko telefono mugikor bat idatziko dira. Datuok errotuladore berezi batez idatziko dira, haren tinta busti arren ezabatzen ez den horietakoa baita, eta umeek, eurek bakarrik, ezin dute eskumuturrekoa kendu.

Eskumuturrekoari esker, errazagoa izango da erabiltzaile asko pilatzen diren uneetan orientazioa galtzen duten adingabekoak aurkitzea. Hala saihestuko da umeek eta haien familiek larritasun-uneak bizitzea.

Zerbitzua doakoa da, eta, batez ere, 1-5 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Eskumuturrekoari esker, galduta dagoen ume bat aurkitzen duenak sorospen-postuetara eramango du, edo eskumuturrekoan adierazitako telefonora deituko du. Sistema telefono mugikorren erabilera orokorrean oinarritzen da.

 
 
Aldundiaren logotipoa