saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

130.000 ABEREK ETA 7.000 USTIATEGIK 2012KO OSASUN KANPAINAN PARTE HARTU DUTE BIZKAIAN

Larunbata, 2012(e)ko Ekainaren 30a 11:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

47.400 behi, 65.7000 ardi eta 16.000 ahuntz

Nekazaritzako Diputatu Irene Pardok XVI. Betizu Txapelketako sariak emango ditu igandean Mungian

130.000 aberek eta abeltzaintzako 7.000 ustiategik Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren osasun kanpainako probak egin dituzte aurten. Zehazki, behien 3.000 ustiategi, ardien 2.500 eta ahuntzen 1.500 izan dira. Horrekin batera, 47.400 behi, 65.7000 ardi eta 16.000 ahuntz. Osasun kanpainen helburua da tuberkulosia, bruzelosia, leukosia eta behien perineumonia desagerraraztea, abereen osasun-egoera ona ziurtatzeko, ikuspegi sanitariotik elikagaien ekoizpena bermatzeko.

Osasun kanpainak Gaixotasunak Desagerrarazteko Estatu mailako Programen bidez arautzen dira; urtero egiten dira, eta nahitaezkoak dira. Behi-aziendan, lau gaixotasun ikertzen dira, eta ustiategien % 99,9 gaixotasunik gabekotzat jo da ofizialki. Ardiei eta ahuntzei dagokienez, bruzelosiaren aurkako gazurak aztertzen dira, eta espezie bietan ustiategien % 100 kalifikatuta dago.

Bizkaiko Betizu onenak lehiatuko dira igandean Mungian egingo den XVI. Txapelketan
Betizu arrazako berrogei behik –Bizkaiko aziendako onenak– lehiatuko dira igande honetan egingo den XVI. Txapelketa monografikoan. Txapelketa Bizkaiko Betizu Elkarteak (BIBEL) antolatzen du, urtero, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzarekin, Mungiako San Pedro jaietan. Mungiako Torrebillela parkean erakusgai egongo da azienda, goizeko 09:30etik aurrea. Nekazaritzako Diputatu Irene Pardok emango ditu sariak, 13:00ak inguruan. Txapelketan bederatzi atal daude: arren bi atal eta emeen bederatzi, abelburuen adinaren arabera.
 

 

Erantsitako fitxategiak:

Irudiak

 
 
Aldundiaren logotipoa