Hemen zaude:
Ostirala, 2012(e)ko Uztailaren 20a 11:30
Orain arte enpresa, elkarte eta erakunde eskatzaileei guztira ordaindu zaien zenbatekoa 4.086.000 euro dira. Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara Zuzendaritza Nagusiaren bidez, euskara gizartearen zenbait eremutan sustatzea xede duten bost dekretu onartu ditu aurten.
Eman diren laguntzen bidez, Bizkaiko udal eta mankomunitateen normalizazio eta sustapen proiektuak diruz lagundu dira; guztira, 923 proiektu aurkeztu dira, eta 1.825.000 euro eman. Beste dekretu baten bidez, euskarazko teknologiaren arloko proiektuetarako diru-laguntzak arautzen ditu; guztira, 14 proiektu aurkeztu dira, eta 150.000 euro eman Euskara sustatzeko planak garatzen dituzten enpresentzako laguntzei dagokienez, 31 proposamen aurkeztu dira, eta 280.000 eman. Azkenik, euskaraz argitaratzen duten komunikabideei (tokiko paperezko aldizkariak eta aldizkari digitalak) emandako laguntzak direla-eta, 17 proiektu aurkeztu dira, eta 440.000 eman. Euskararen normalizazioan eta sustapenean diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeei, berriz, 1.725.000 euro eman zaizkie guztira (224 proiektu).