Hemen zaude:
Larunbata, 2012(e)ko Abuztuaren 11a 11:00
Besteak beste, GR-Mikeldi ibilbideko seinaleak berriztuko dira, baserriguneetan bizi diren herritarren artean euren lurraldea zaintzeko kontzientzia zabaltzeko ahaleginak egingo dira, birziklatu beharraren inguruko sentsibilizazioa bultzatuko da eta baliabideen balioaren berri zabalduko da
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saila Landa Garapenerako Urkiola Elkarteari (LGE) laguntzen ari da Bizkaiko lurralde horretako udalerriak sustatzen eta hobetzen. Elkarteak hainbat proiektu dauzka, besteak beste: GR-Mikeldi ibilbideko seinaleak berritzea, baserriguneetan bizi diren herritarren artean lurraldea zaintzeko kontzientzia zabaltzea eta horren berri ematea gainerako agente guztiei, birziklatu beharraren inguruko sentsibilizazioa bultzatzea eta lurraldeko baliabideen balioaren berri zabaltzea. Gainera, LGE horrek lurraldeko kalitate handiko produktuak ezagutarazi nahi ditu: “Baserriko produktuak”. Eta hainbat arlotako informazioa emango duen atari digital bat abiarazteko aukera aztertzen ari da: zerbitzuak, turismoa, produktuak, ekoizleak eta enpresak, erakundeak, etab.
GR-Mikeldi ibilbideko seinale berriak direla eta, eskualdeko turismoa sustatu nahi dute, eta horretarako segurtasunarekin erabiltzeko moduko zabalaldirako ibilbidea diseinatu dute, aldi beren bertako herritarren beharrizanak asetzen dituena. Beste helburuetako bat birziklatzea da: baserritarrei informazioa emango zaie eta udalekin hitz egingo da bilguneak ezartzeko eta hondakinak biltzeko eta edukiontziak emateko egutegia finkatzeko.
Halaber, aurten “Baserriko produktuak” izeneko proiektua abiarazi nahi dute: Eskualdeko azokak eta zuzenean saltzen duten ustiategiak kontrolatuko dira; apiriletik abendura bitartean Bilbon larunbatero izaten den azokaren programak aztertuko dira; eskualdeko produktuak bultzatuko dira dauden kalitate-zigiluen eta jatorri-izendazioen bidez, hau da, kontsumitzaileen artean haien berri zabalduz.
Urkiola LGEk ez dauka irabazteko asmorik eta beraren jardunaren ardatza eskualdeko udalerri txikietako eta baserri-auzoetako bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako hauxe bultzatuko du: jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea, ingurumena zaintzea eta eskualdeko kultura, hizkuntza eta ondarea babestea, besteak beste. Elkarteak Durangaldeko landaguneetako gizartea, kultura, turismoa eta ekonomia sustatu nahi ditu. Eskualdean 13 udalerri daude: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar.
Beraren helburu nagusia herrien nortasuna artatzea eta haien garapena bultzatzea dira. Batez ere landaguneetako herrigune txikien garapenaz arduratzen da, baserri giroan bizi diren herritarrek eta bertako enpresa txikiek gainerako herritar eta enpresen aukera eurak eduki ditzaten. Elkartearen jardunaren xedea eskualdeko herrigune txikietan bizi-kalitatea bermatzen duten zerbitzuak izatea da.
LGEek lan-ildo hauek dauzkate:
Gainera, LGEek bitartekari lanak egiten dituzte administrazioen eta landaguneetako herritarren eta ustiategien artean laguntzak eta diru-laguntzak bideratzen.