saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BRASILGO RÍO GRANDE DO SUL-EKO ARDO KOOPERATIBEN FEDERAZIOKO ORDEZKARIAK HARTU DITU ALDUNDIAK

Osteguna, 2012(e)ko Irailaren 13a 11:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatua erakunde horretako ordezkariekin, Ardoaren Brasilgo Institutuko kontseilari batekin eta Banco Regional de Desenvolvimento do Extremo Sul erakundeko aholkulari batekin bildu da; izan ere, Euskadira etorri dira euskal kooperatiben esperientziak ezagutzera

Gaur, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak Fecovinho Brasilgo Río Grande do Suleko Ardo Kooperatiben Federazioko ordezkari batzuk hartu ditu. Ordezkari horiek Euskadi bisitatzen ari dira, ardogintzaren arloko zein beste sektore batzuetako euskal kooperatiben esperientziak ezagutzera.

Brasilgo ordezkari horien artean, Feconvinhoko hamaika kide daude (haietako bat Ardoaren Brasilgo Institutuko kontseilaria da), eta Banco Regional de Desenvolvimento do Extremo Sul erakundeko aholkulari bat.

Río Grande do Suleko Ardo Kooperatiben Federazioan 11 kooperatiba daude, Sierra Gauchan egiten den ardoaren % 25 ekoizten dutenak. Sierra Gaucha eskualdeak tradizio handia du ardogintzan, eta herrialde horretako barne-turismoaren gune garrantzitsuenetako bat da.

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin ondoren, gaur eta bihar Fecovihoko ordezkariek Arabako Errioxako bi kooperatiba bisitatuko dituzte, bai eta industria sektoreko beste hiru kooperatiba ere.

 

Erantsitako fitxategiak:

Irudiak

 
 
Aldundiaren logotipoa