Hemen zaude:
Hondartzen 2006ko denboraldia bukatu denean -gogoan eduki ekainaren 1 eta irailaren 30a artean burutu dela-, Bizkaiko Foru Aldundiak benetan positiboa den balantzea aurkezten du. Azken uda honetan hiru ezaugarri nabarmen nagusitu eta aipatu behar dira, lehenengo eta behin uda osoa lasai igaro dela, gero gure hondartzetara jende asko hurbildu dela eta, azkenik, hondartzen erabiltzaileak asetuta geratu direla.
Ingurumen Foru Sailak aurten 4 milioi eurotik gora inbertitu ditu -2005ean baino %33 gehiago- Bizkaiko 28 hondartzak garbi eta ondo zainduta egon daitezen eta behar dituzten azpiegiturak eta zerbitzuak izan ditzaten. Ahalegin handi horri esker aukera egon da Bizkaiko hareatzetan hala garbitasuna nola segurtasuna eta zaintza indartzeko.
Segurtasunari dagokionez azpimarratu behar da Salbamendu eta Sorospidetza Foru Zerbitzua ezarri dela. Zerbitzu honi esker lehenengoz sorosleen profesionaltasuna lortu da eta, aldi berean, zerbitzua zabaltzea, eta aurten sorosleen presentzia handiagoa izan da bai kopuruan eta baita denboran ere.
Bizkaiko Hondartzen 2006ko Balantzea bi azterlan desberdinen arabera burutu da:
Bizkaitarrek Lurralde Historikoko hondartzei dagokienez egiten duten erabileraren eta balorazioaren azterketa. Azterlan hau 2006ko irailaren 20 eta 29a artean egin zen inkesta baten bidez egiten da; inkesta udan zehar Bizkaiko hondartzetara gutxienez behin joan diren 1.100 pertsonari egin zaie.
Hondartzen Kontrola programaren txostena. Kapitulu honen barruan hondartzainek eta garbiketa egiten duten enpresek deritzon egitarauaren barruan egunero biltzen dituzten datuak sartzen dira. Beraz, atal honetan bertaratzen den jendea, biltzen diren hondakinak, meteorologia edo Salbamendu eta Sorospidetza Foru Zerbitzuaren esku hartzeak eta abar agertuko dira.
Erabiltzaileen kalifikaziorik altuenak Salbamendu eta Sorospidetza Foru Zerbitzuak eta pertsona ezinduei laguntzeko bainu zerbitzuak jazo dituzte, eta bi kasu hauetan kalifikazio horiek bikaintasunetik oso hurbil daude.
Hondartzen 2006ko balantzea egiteko erabili diren bi azterlan horietan agertzen diren datuak aztertu ondoren esan daiteke, aurreko denboraldiarekin erkatuta, mantendu egiten dela erabiltzaileen asetasun maila altua. Hobeto esateko, mantendu ez ezik, adierazkari batzuetan hobetu egin dira emaitzak, batez ere irisgarritasun, segurtasun eta ingurumena babesteari lotuta dauden kasuetan.
Erabiltzaileen %70ak baino gehiagok hondartzak era oso positiboan edo nahiko positiboan baloratzen ditu. Iritzi kritikoa duten erabiltzaileak %2 baino ez dira. Asetuta ez dauden erabiltzaileen portzentajea puntu bat jaitsi da.
%54rentzat beste lurralde batzuetakoak baino hobeak dira. Iritzi hori 7 puntu hazi da 2005eko emaitzarekin erkatuta.
Nahiz eta abuztuan eguraldi txarra egin, beti ere ahantzi gabe hil horretan izaten dela erabiltzailerik gehien, Bizkaiko hondartzetara aurtengo udan 4.500.000 pertsona joan dira; kopuru hori 2005ekoa baino %11 gutxiago izan da.
Hondartzen ekipamendu eta zerbitzuen balorazioari buruzko azterlanaren emaitzak
Bizkaitarren %78 hondartzara joan da aurtengo udan. Bertaratzearen indize hori iazkoa baino %11 da baxuagoa. Hori gorabehera Bizkaiko hondartzek duten asistentziaren indizeak altua izaten jarraitzen du eta mantendu egiten da denboran zehar.
Lantzean behingo bisitariei dagokienez hazkuntza gertatu da eta mantendu egiten da hondartzara sarritan joaten diren pertsonen kasuan. Bisitari bat lantzean behingokoa dela esateko muga lau bisitatan jartzen da, eta sarri joaten diren pertsonen kasuan muga hori 10 bider edo gehiagotan jarri genuen.
Gazteenak –25 urtetik beherakoak– Barinatxe eta La Salvaje hondartzen erabiltzaileak dira. Behe Ibaizabal eskualdean bizi diren pertsonen ohitura batez ere Lagara joatea da; Itsasadarraren eskuinaldeko pertsonak Ereagara joaten dira eta Ezkerraldekoak La Arenara.
Hondartzara joaten diren pertsonek ohitura hori azaltzeko ematen duten arrazoi nagusia aisialdia da eta horren ostean datoz osasuna eta ongizatea.
Bertaratzeko erabiltzen dituzten bitartekoei dagokienez esan behar da ez dagoela ia alderik aurtengo eta beste urte batzuetako erantzunen artean. Alde handiarekin garraiobide nagusia ibilgailu partikularra da, %66, eta horren atzetik dator metroa, %12rekin, hau baita gehien erabiltzen duten garraio publikoa.
Hondartzan egiten den batez besteko denborak behera egin du; iaz 4,9 ordukoa izan bazen ere aurtengo denboraldian 3,6 ordukoa izan da. Nabarmen hazi dira egonaldi laburrak.
Esan behar da ekipamenduen arloan lortzen den balorazio positiboa mantendu egiten dela urte batetik bestera. Erabiltzaileen %6k baino ez ditu ekipamenduok era negatiboan baloratzen.
Kalifikaziorik altuenak sorosleen postuentzat eta dutxentzat dira: hurrenez hurren 3,9 eta 3,8koa, muga 5 dela.
Eskariari dagokionez nagusiak, eta handienetik txikienera ordenatuta, aparkalekuak, aldagelak, komunak eta paperontziak dira. Dena dela, zehaztu behar da aparkalekuen eskabideak aurreko urteetakoak baino gutxiago izan direla.
Iritzien arloan esan behar da jendeak uste duela beharrezkoa dela ekipamenduetan inbertitzen jarraitzea eta, ordea, jendeen usteei dagokienez ez dela hain beharrezkoa garbiketaren eta garraio publikoaren arloetan ahaleginak areagotzea.
Nabarmen hazi da hondartzara joateko egon dagoen garraio publikoari buruzko balorazio positiboa.
Garraio publikoaren erabilera sustatzeko proposatzen diren neurriak ondoko hauek dira: maiztasun handiagoa, ordutegien egokitzapena, garraiobideen arteko lotura hobeak, txartelen prezioa jaistea, geldiguneak hondartzetatik hurbilago egotea…
Erabiltzaileen %68k uste du gure hondartzak garbi daudela; 2005eko emaitzarekin konparatuta aurtengoa 10 puntu altuagoa da. Halaber, garbiketari dagokionez iritzi kritikoa duten herritarren portzentajea 9 puntu jaitsi da, %8rekin.
Aldi berean jendearen artean gero eta zabalduago da Bizkaiko kostaldeko uraren kalitatearen hobekuntzaren sentsazioa. Uraren garbitasuna era positiboan baloratzen duten pertsonen portzentajea %50etik %62ra igo da.
Erabiltzaileen %70aren ustez Bizkaiko hondartzak seguruak dira; horrek esan nahi du uste hori duten pertsonen portzentajea %13 hazi dela 2005ekoarekin erkatuta.
Salbamendu eta Sorospidetza Foru Zerbitzuari esker zerbitzua profesional bihurtu da eta, aldi berean, sorosleen presentzia lehen baino handiagoa da hala kopuruari nola denborari dagokienez –horien lansaio ordu batez zabaldu delako– . Zerbitzu honek balorazio oso altua lortu du: 5etik 4 puntu, iazko emaitza baino puntu erdi altuagoa.
Era oso positiboan baloratu da zaintzarako dorreen eta sorospidetza postuen kokapena eta sorosleen presentzia.
Aldi berean, benetan aparteko puntuazioa lortu du hondartzainen lanak eta presentziak: 3,8 puntu 5etik.
Pertsonen ia %80aren aburuz hondartzak babestu beharreko ekosistemak dira eta horregatik horietan mugatu egin behar dira zerbitzuak eta azpiegiturak.
%82rentzat oso garrantzitsua da kalitate eta ingurumeneko ziurtagiriak eskuratzea; portzentaje hori 2005ean %74koa zen. Pertsona horiek uste dute ziurtagiriek eragina dutela egoera hobetzeari dagokionez.
Hau gorabehera handia da ziurtagiri horiek lortu dituzten Bizkaiko hondartzei buruzko ezagutza-eza. Erabiltzaileen erdia baino gehiago ez zen gauza izan hondartza bakarra aipatzeko. Gehien aipatu zituztenak Sopelana eta Laga izan ziren.
Aurten beste hondartza bik lortu dituzte ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak. jadanik zortzi dira kudeaketa-sistema osoa ezarri duten Bizkaiko hondartzak.
Bizkiko Foru Aldundiak hondartzetan hirigintza eta arkitekturako oztopoak kentzeko plana jarri du martxan. Lehenengo obrak ISO 9001 eta 14001 agiriak dituzten hondartzetan hasiko dira laister, baimen guztiak eskuratu ondoren, udako denboraldia amaitu eta gero.
Plan honen barruan, aurten hirugarren aldiz Hondartza Denontzat programa gauzatu da. Programaren helburua ezgaitasun fisikoak edo mugikortasun urritua duten pertsonei bainuak hartzeko laguntza eskaintzea da.
Ekimenak hondartzen erabiltzaile guztien adostasun osoa dago erabiltzaile jazo du.
Praktikan inkestaren erantzuleen %100 izan da ekimena era oso positiboan baloratzen dutenak eta batez besteko kalifikazioa 5etik 5ekoa izan da.
Egitaraua uztailaren 1etik irailaren 1era arte egin da Zierbenako la Arena, Getxoko Ereaga, Gorlizko Astondo eta Lekeitioko Isuntzako hondartzetan.
Denboraldi honetan, egitarauak bete duen hirugarrena, 3.000 pertsonak baino gehiago erabili du.
Erabiltzaile horiek berariaz baloratzen dute aisialdirako esparru natural hauek erabat gozatzeko duten irisgarritasuna.
Erabat finkatuta dagoen egitaraua da eta hurrengo denboraldietarako beste hondartza batzuetara zabaltzeko ustea dago.
"Hondartzen Kontrola" programaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak hondartzainek eta garbiketa egiten duten enpresek egunero biltzen dituzten datuak biltzen ditu. Beraz, atal honetan bertaratzen den jendea, biltzen diren hondakinak, meteorologia edo sorosleen esku hartzeak agertuko dira.
2006 denboraldian Bizkaiko hondartzetara 4.500.000 pertsona joan dira, iazko denboraldian baino %11 gutxiago.
Ekainaren bigarren hamabostaldian eta abuztu osoan izan den aro txarra izan dira murrizketa txiki horren arrazoiak.
Asistentziari dagokionez kopururik altuenak Lagako hondartzak lortu ditu, 460.000 erabiltzailerekin; horren atzetik geratu dira Ereaga, La Arena, Laida, Arrietara – Atxabiribil –, Arrigunaga eta Gorliz.
Denboraldi osoan asistentziarik altuenak izan zituzten egunak uztailaren 15 eta 16a –asteburua– , eta abuztuaren 6a izan ziren, non-eta La Arenako hondartzan, egun horietan 25.000 erabiltzaile baino gehiago bertaratu zirelako. Azken urteetan gertatu ez den bezala -aspaldian erabiltzailerik gehien beti abuztuan lortzen zelako- aurtengo udan uztaila izan da asistentziarik altuena lortu duen hila.
Hondartza guztien batez bestekoa aplikatuz esan behar da 33 egun hodeitsu, 11 euritsu eta 43 eguzkitsu izan zirela, eta beste 22 eguraldi aldakorrekoak. Uztailean egun eguzkitsuak 12 izan ziren eta abuztuan 6 baino ez.
Lekeitioko hondartza –Isuntza– Zierbenako portua izan dira egun eguzkitsu gehien izan dituztenak, hareatza horietan 52 egun eguzkitsu izan dituztelako.
Giroaren batez besteko tenperatura, ekaina era iraila artean, 23 gradukoa izan zen. Uztaileko batez besteko tenperatura 25 gradutik gorakoa izan zen. Hondartzen arabera batez besteko tenperaturarik altuena Aritxatxun, Bermeo, egon zen 25,4 gradurekin.
Uraren tenperatura 20,9 gradukoa izan da.
Bandera berdea batez beste 45 egunetan altxatu da, horia 21 egunetan eta gorria 9tan.
Sorosleek, Salbamendu eta Sorospidetza Foru Zerbitzuaren bidez, guztira 7.866 esku hartze burutu dituzte. Asistentzia horien arrazoien artean lehen tokian ebakien emaitzako zauriak egon dira, 3.901 kasurekin.
Beste esku hartze batzuen zioak hauek izan dira: traumatismoak -761-, eguzkiak eragindako lesioak -161-, bestelako erredura batzuk -122-, salbarioen ziztadak -911-, marmoken ziztadak -135- intsektuen ziztadak -1.010-, gorputz arrotzak -320-, ebakuazioak -22-.
Daturik adierazgarri eta positiboena heriotzarik ez dela gertatu da, nahiz eta zerbitzuak burutu dituen erreskateak 282 izan.
Uraren kalifikazio sanitarioa Bainurako baldintza txarrak bakarrik gertatu dira Areetako hondartzan –10. zenbakiko kontrolean– eta Toñan –5, 12 eta 13. zenbakietako kontroletan– .