Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia
Osteguna, 2008(e)ko Urriaren 23a 14:32
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko obrak bisitatu dituzte eta Peñaskal-Larraskitu tuneleko elkargunea ikusteko ekitaldian egon dira. Elkargune hori azpiegitura horretan egin den lehena da.
Lehendakariak eta Ahaldun Nagusiak in situ ikusi dute nola doazen obrak, aurreikuspenen arabera 2011n amaituko direnak, eta gaur egun egiten ari diren 20 tunelak eta 10 bidezubi nagusiak noizko egongo diren amaituta aztertu ahal izan dute lanen arduradunekin.
Jose Luis Bilbaok adierazi du Bizkaiko Lurralde Historikorako funtsezkoa den azpiegitura hau egiteko obrak oso arin doazela eta horren barruan obren eraginpeko aldeetan paisaia eta ingurumena lehengoratzeko jarduketak leku berezia izango dutela nabarmendu du.
VSM-MHS delakoa Bizkaiko Foru Aldundiak hasitako obra publiko garrantzitsuena da. Bere lehenengo bi zatietan Santurtzitik Beteluriraino joango den autobideak 919 milioi euroko aurrekontua dauka eta 19,5 kilometroko luzera izango du.
Obrak bi fasetan egingo dira:
Abisua
Informazio honi lotutako estekak beste leiho batean irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.