Hemen zaude:
Bizkaiko foru erakundeko Lan eta Trebakuntza Sailak familia-enpresaren jarraipenari laguntzeko abian jarriko duen jarduketa-planaren oinarriak izango dira ikerlan horren emaitzak. Familia Enpresaren Katedrak eta aipatu foru departamentuak ikerlan horri heldu diote, nagusiki, Bizkaiko familia-enpresen egitura eta funtzionamendua aztertzeko, eta, azken finean, egoeraren diagnostikoa egiteko eta aurkitutako ahuldadeak zuzentzen lagunduko duten ekimenak aztertzeko.
Ikerlanean jasotako datu guztiak “Familia-enpresaren egoera Bizkaiko Lurralde Historikoan” izenburuko lanean ageri dira. Lana -114 orrialde dauzka, eta euskaraz eta gaztelaniaz egin da- Bizkaiko familia-enpresen arduradunei aurkeztuko zaie, datorren 26an (osteguna), 17:30ean, Bilboko Ercilla hotelean, Eusebio Larrazabal Lan eta Trebakuntza Saileko diputatuak eta Arturo Rodríguez katedra horretako koordinatzaileak adierazi dutenez.
Familia-enpresari lotutako arazo zehatzak Bizkaiko Lurralde Historikoko familia-enpresetan noraino islatzen diren jakiteko egin da ikerlana. Esan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak egin du Euskal Herriko Unibertsitateko Familia Enpresaren Katedrarekin lankidetzan.
Familia-enpresaren jarraipenari laguntzeko abian jarriko den jarduketa-planaren oinarriak izango dira ikerlanaren emaitzak
Erakundeek batera egin duten ikerketa nekezaren ondorioak jasotzen ditu argitalpenak, eta helburua Bizkaiko familia-enpresen egitura eta funtzionamendua aztertzea izan da, “azken finean, egoeraren diagnostikoa egiteko eta aurkitutako ahuldadeak zuzentzen lagunduko duten ekimenak aztertzeko. Lanaren bidez, familia-enpresari lotutako arazo zehatzak, akademikoek eta aholkulariek nabarmentzen dituztenak, Bizkaiko Lurralde Historikoko familia-enpresetan noraino islatzen diren jakin nahi izan da
” adierazi du Eusebio Larrazabalek.
Larrazabalek, halaber, aurreratu du Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak familia-enpresaren jarraipenari laguntzeko abian jarriko duen jarduketa-planaren oinarriak izango direla azterlan horren emaitzak.
Ekimena burutu ahal izateko, 1.020 inkesta egin ziren. Inkesta erantzun zutenen artean 603 familia-enpresak izan ziren, eta inkesta osoa bete zuten. Gainontzekoak, 417, ez ziren familia-enpresak izan. “Lagina, familia-enpresaren definizioa 2006. urteko informazio sozio-ekonomikoa izan duten Bizkaiko enpresei ezarri ondoren atera da, hau da, Bizkaiko Merkataritzako Erregistroaren arabera, sozietate anonimo edo mugatuaren forma juridikoa duten eta, gutxienez, hamar langile dauzkaten enpresa aktiboak aukeratu dira
" adierazi zuen Arturo Rodríguezek.