Hemen zaude:
PRESTIK 2009 gazteen, erakundeen, enpresen eta prestakuntza-zentroen arteko elkargunea da, gazteei lanbide- eta lan-arloetako orientazioa emateko sortua.
Haren funtsezko helburua da tartean dauden alderdiei bitartekaritzarako eta lan merkatuan sartzeko bideak irekitzea
Euskalduna Jauregiak 16 eta 30 urte bitarteko gazteei beren beregi zuzendutako lehen topagunea hartuko du apirilaren 29 eta 30ean
Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntzako diputatu Eusebio Larrazabalek eta Gazteria zuzendari nagusi Maitane Leizaolak, Bilboko Udalaren eta BBKren ordezkariekin batera, PRESTIK/Lan eta Trebakuntzaren Aretoaren lehenengo edizioa aurkeztuko dute,
Eusebio Larrazabalek bere interbentzioan adierazi du “prestakuntza-zentroek, elkarteek, enpresek eta erakunde publikoek elkartzeko gune bat da PRESTIK, gazteei lanbide eta lan arloetako orientabideak emateko sortua.”
Foru Aldundiko arlo horretako arduradunaren hitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen PRESTIK/Lan eta Trebakuntzaren Aretoaren lehenengo edizioa "bereziki gizarteko gazteen (16 eta 30 urte bitartekoen) sektoreari zuzenduta dago; eta ekimenaren hasiera honetan, erakundeek, entitate publikoek eta pribatuek prestakuntza zein lan arloan erabilgarri dauden baliabide eta dotazio guztiak erakutsiko dituzte”.
Foru diputatuak PRESTIKen funtsezko helburua aipatu du eta horrela zehaztu du: “ekoizpen zein enpresetako sektoreen enplegu-beharrizanak eta oraingo zein etorkizuneko praktikak aurkezteko egitarauen eskaintza, baita balizko langile eta langile-kontratatzaileen arteko bitartekaritzako bide diren prestakuntzako ibilbideak –unibertsitatekoak zein lanbide heziketakoak- aurkezteko ere.”
Interbentzioaren amaieran Eusebio Larrazabalek esan du euskara Bizkaian eta Euskadin gazteen lanbide garapenerako lehen mailako tresna dela eta euskararen agerpena “funtsezkoa dela PRESTIK/Lan eta Trebakuntzaren Aretoan lan-tresna zein komunikazio-tresna legez”.
Bizkaiko Foru Aldundiak duela aste batzuk Gazteriaren Foru Plan Estrategikoa aurkeztu zuen, sail guztien artean gizarteko gazte sektoreari begira jarri diren helburuen laburpen gisa.
Plan Estrategikoak hiru ildoko jardunak garatzeko proposamena egiten du:
Bizkaiko Foru Aldundiak eremu horretan garatzen dituen lehen jardunetako bat Lan eta Trebakuntzaren Aretoaren lehen edizioa da, honako hauei erantzuteko antolatu dena:
PRESTIK/Lan eta Trebakuntzaren aretoa hil honen 29an eta 30ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, gizarteko sektore zehatz bati -16 eta 30 urte bitarteko gazteei- zuzenduta. Ekitaldi horren barruan era askotako jardunak egongo dira: mintegiak, lan-elkarrizketak, lan-bilaketari buruzko gaietako adituek zuzendutako mahai-inguruak...
Abisua
Informazio honi lotutako estekak beste leiho batean irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.