saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala


Hemen zaude:

AHALDUN NAGUSIAK MICROSOFT-EN MUNDU MAILAKO BILTZARRA INAUGURATUKO DU BILBON

Asteazkena, 2009(e)ko Apirilaren 22a 17:00

o Microsoft eta Bizkaiko Foru Aldundia “Toki zein Eskualdeko Administraziorako irtenbideak 2010. urtean: lidergoa garai zailetan” mundu mailako biltzarraren anfitrioiak dira.

o Bizkaiko Foru Aldundiak, batetik, BiscayTIK aurkeztu du, herritarrei zerbitzua emateko lehen proiektua, eta, bestetik, “Bizkaia European Microsoft Citizen Services & e-Government Center” zentro teknologikoaren sorrera.

o Biltzar honen agintari nagusiek harrera ofiziala egin dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Jauregian.


Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Toki eta Eskualdeetako Gobernuen hirugarren foroa inauguratu du. Microsoftek antolatu du foroa, Bilboko Euskalduna Jauregian. Toki eta eskualdeetako gobernuetako agintariak, informazio-teknologietako profesionalak eta enpresa-zuzendariak etorriko dira forora. Guztira, 14 herrialdetik baino gehiagotik etorritako 300 pertsona baino gehiago.

Ekitaldi honekin bat, Microsoftek bi iragarpen garrantzitsu egin ditu: batetik, toki-gobernuetarako, Business Value Framework abiarazi du, eta, bestetik, Microsoft eta Bizkaiko Foru Aldundia elkartu dira Europa mailan informazio-teknologietarako eta herritarren zerbitzuetarako azpiegitura-proiektu handienetako bat egiteko: BiscayTIK. Plataforma horren bidez, 1,2 milioi herritarri eta 112 udalerriri emango zaie zerbitzua.

Honako hauek dira BiscayTIK proiektuaren helburu nagusiak: administrazioa herritarrei hurbiltzea, toki eta eskualdeetako gobernuen ematen dituzten zerbitzuen maila hobetzea eta Bizkaiko udalerri guztietan modu eraginkorrean jardutea. Foru honetan aurkeztu dira, bada, proiektu horren nondik norako guztiak, nazioarte mailan. Baina, horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzuak modernizatzeko duen ikuspuntua ere aurkeztu da, baita Getxoko “Bizkaia European Microsoft Citizen Services & e-Government Centere-Government berrikuntza-zentroaren sorrera ere.

José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak —Biltzarreko ordezkarien aurrean izandako parte hartzean— adierazi du pozik dagoela, antolatzaileek Bilbo-Bizkaia aukeratu dutelako mundu mailako ekitaldi garrantzitsu hau egiteko eta lelo egokia hautatu dutelako edizio honetarako (garai zail hauetan administrazioen lidergoari erreferentzia egiten dio leloak).

Era berean, Lurralde Historikoan BiscayTIK herritarrei zerbitzuak emateko plataforma garatzeko egindako lanen berri eman du. Plataforma horri esker, bizkaitarrek beste era batera erabiliko dituzte teknologia berriak, eta Aldundiak berak beste era batera jardungo du. Baina, horrez gainera, Getxoko zentro teknologiko baten sorrera aurkeztu du, zerbitzu publikoak modernizatzeko teknologiaren erabileran aitzindari dela erakusteko.

Arratsaldean, Biltzar honen agintari nagusiek harrera ofiziala izan dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Jauregian.


 
 
Aldundiaren logotipoa