Hemen zaude:
o BiscayTIK proiektuko udalerri pilotuetako 2800 bizkaitarrek, dagoeneko, beren posta elektronikoa aktibatu dute, lehenengo 15 egunetan.
o Hil honetan zehar, Aldundiak MILIOI 1 eskutitz pertsonalizatu bidaliko die herritarrei, bizkaia.eu posta sistema aktibatu ahal izateko.
o Aldundia ZURE IZENA ETA BIZKAIA, BAT EGINDA leloa duen komunikazio-kanpaina bat egiten ari da.
o Aldundia eta EUDEL (Bizkaia) batera ari dira lanean, proiektu hau zabaltzeko.
o Bizkaia munduko lehenengo gobernua da biztanle guztiei posta elektronikoko kontuak eskaintzen dizkiena.
o 5 GB memori edukierako posta da, doakoa, euskaraz eta gaztelaniaz, desgaitasunen bat dutenentzat egokitua eta publizitaterik gabea.
Gaurtik aurrera, uztailean zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat eskutitz pertsonalizatu bidaliko dizkie lurralde historikoan erroldatuta dauden 14 urtetik gorako pertsona guztiei. Bidalketa hori ez da lehenengoa izango; izan ere, orain dela bi aste, proiektu pilotuko udalerrietako (Basauri, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako Mankomunitateko udalerriak)biztanleei ere eskutitza bidali zitzaien.
Eskutitz pertsonalizatuan, aktibatze-kode bat eta www.bizkaia.eu web orriari lotzeko esteka bat daude. Web orri horretan, interesdunak posta elektronikoko bere kontua sortu ahal izango du, nahi duen izenarekin eta bizkaia.eu. berezko domeinuari lotutakoa. Halaber, erabiltzailearen esku, helbide elektroniko bat eta erabiltzaileari laguntza emateko doako telefono bat jartzen dira, nahi dutenek bizkaia.eu.domeinuaren erabilerari buruzko galderak eta zalantzak galdetzeko.
bizkaia.eu posta sistema BiscayTIK proiektuaren hiru ardatzetako bat da. Pertsonei onura bat emateko diseinatuta dago, eta, horretarako, bai Administrazioarekin harremanetan jartzeko bai beren kontuetarako erabili ahal izango duten erreminta bat eskaintzen die.
Prestazio altuko posta sistema da, ezaugarri nagusi hauek dituena: Doakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bidali eta jasotzeko eta bilatzeko aukera ematen du; postontziaren edukia 5-GBkoa da; kontaktuak kudeatzeko aukera ematen du; zereginen egutegia dauka; euskaraz eta gaztelaniaz dago; dsasunerako A bikoitza du, desgaitasunen bat duten pertsonek ere erabili ahal izateko, eta ez du publizitaterik.
Aurrekoez gainera, honako hau esan daiteke posta elektronikoko helbide honetaz: “toki-administrazioaren eta bizkaitarren arteko komunikazio digitalerako formula bihurtuko da; haren bitartez, bizkaitarrek aukera izango dute zuzenean diru-laguntza berriei, lan-eskaintzei, kontratu publikoei, eskaeren epeei, kanpainen hasierari eta amaierari edo beren intereseko beste edozein gaiari buruzko informazioa izateko”.
BiscayTIK proiektua helburu birekin sortu zen: informazioaren teknologiak hurbildu eta horien erabilera gizartean sustatzea eta Bizkaia informazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien Europako erreferente bihurtzea.
Proiektuak 45 milioi euroko inbertsioa izango du, gutxi gorabehera. Espero da 30-40 lanpostu berri sortzea, eta beste 150 lanpostu haren eraginez. Hona hemen proiektuaren hiru ardatzak: bizkaitar guztientzako doako posta elektronikoa sortzea, euskaraz eta gaztelaniaz eta publizitaterik gabea, bizkaia.eu domeinuari lotua; udaletan erabiltzen diren sistema informatikoak berritzea eta herritarrek administrazioarekiko izapideak egiteko web atari bat sortzea (haren bidez, herritarrek aukera izango dute ehun izapide Internet bitartez egiteko), eta nazioartean aitzindaria den zentro teknologoko bat sortzea, proiektu berritzaile hau garatzeko.