saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala


Hemen zaude:

BIZKAIAK 2010EKO ABENDURA ARTE ALDATZEN DITU ZORRAREN GERORAPENETAN BERMEAK EZ ORDAINTZEKO BALDINTZAK

Asteartea, 2009(e)ko Azaroaren 3a 14:25

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak zorraren gerorapenetan bermeak ez ordaintzeko baldintzak aldi batean aldatzen dituen foru dekretua onartu  du gaur.

Bizkaiko Foru Aldundiak badaki ekonomi eta finantza krisiak norbanakoei zein enpresei eragiten diela, bai eta, bereziki, diruzaintzako aldi bateko zailtasunei aurre egiteko kanpoko finantzaketa eskatzera behartuta daudenei ere. Foru Ogasunaren oraingo zerga-bilketari buruzko araudiak ezartzen du gerorapenak onartu ahal izateko bermeak eman behar direla, eta horrelakorik ez dela beharko ordaindu gabe dagoen zenbateko osoak ez badu gainditzen zergapeko bakarrarentzako zenbatekoa, eta muga kualitatiboekin, zenbateko handiagoetarako.

Hala, behar duten zergapekoek gerorapenak lortzea errazago izan dezaten, Bizkaiko Foru Aldundiak zerga-bilketari buruzko araudia aldatu du, 2010eko abenduaren 31ra arte egingo diren gerorapenen eskabideetarako. Horietan, ez da eskatuko bermerik borondatezko epean zorraren ordainketa geroratzeko, betiere gehieneko hamabi hilabeteko epe luzaezinak  badira eta bermerik gabeko zorra 150.000 euroko kopurutik gorakoa ez bada, zergapeko bakoitzarentzat.

Bermerik ordaindu behar ez izateak baldintza bat eduki dezake: zordunaren kaudimena eskatutako gerorapenari aurre egin ahal izateko. Gainera, dekretu hau ez zaie aplikatuko atxikitako edo hirugarrenek atxiki behar zuten zenbatekoen zorrei; salbu eta lan-errendimenduei dagozkienak.


 
 
Aldundiaren logotipoa