Hemen zaude:
Bizkaiko Foru Aldundiak Getxo udalerria aukeratu du BiscayTIK Fundazioaren egoitza eta proiektuan parte hartzen duten enpresen mintegia jartzeko, Bake Eder eraikinaren lur-zatian, eta Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologia Berrien sektorean espezializatutako enpresen Elkartegia jartzeko, Areetako merkatu zaharrean.
Bake Eder eraikinean “Be My Gov” Zentro Teknologikoaren instalazioak jarriko dira, eta, batez ere, administrazio elektronikoaren alorra landuko da.BiscayTIK proiektuaren garapenean laguntzen duen Microsoft enpresarekin lankidetzan jarri da martxan zentroa eta administrazio elektronikoaren arloan mundu-mailako erreferentzia izatea da asmoa.
Zentroaren helburuetako bat Bizkairako aberastasuna sortuko duen agentea izatea da.Aberastasunak ez du diru-sarrerak edukitzea edo enplegua sortzea soilik esan nahi; aberastasuna ezagutza modu bat ere bada eta berebiziko garrantzia dauka ekonomia globalizatuen garai honetan.
Zentroak administrazio elektronikoarekin eta herritarrentzako zerbitzuekin zerikusia duten jarduera-lerroak edukiko ditu, eta, horretarako, teknologia berriz baliatuko da.
Egingo diren jardueran artean, honakoak sartzen dira: produktu berriak garatzea, ikertzea eta berrikuntzak egitea, ekitaldiak zabaltzeko eta antolatzeko ekintzak sustatzea eta prestakuntza-lanak eskaintzea (bekak eta masterrak).
Era berean, zentroan enpresen mintegia ere egongo da. Bertan, euren jarduerak garatu ahal izango dituzte, BiscayTIK proiektuaren arloan, edo proiektu berriei ekin, betiere, administrazio elektronikoarekin harremana badaukate.
Jarduketa-eremua Bake-Eder lur-zatira mugatzen da, Zugazarte etorbidean. 8.000 m2 inguruko lur-zatia da, eta, bertan, hiru eraikin daude:
Multzo arkitektoniko hau zugazti oparo batek inguratzen du; horrela ba, “paisaia naturala” ikus dezakegu Getxoko erdigunean.
2001ean, eraikuntza eta lur-zatia Monumentu Multzo izendatu zituen Eusko Jaurlaritzak.
Biscaytiken instalazioak hartuko dituen Bake Eder proiektuaren ideien lehiaketa:
Bake-Eder eraikina: eraikitako 1500 m2. BiscayTIK proiektuaren zuzendaritza, koordinazioa eta prestakuntzaren arloak hartuko ditu. Horrez gain, prestakuntza-aretoak eta 100 pertsona ingururentzako auditorio txikia jarriko dira bertan. Eraikinaren azpian, aparkalekuaren solairua egongo da eta 50 plaza inguru izango ditu.
erantsitako eraikina: beiraz hornitutako bolumen handia da eta euskarritzat harrizko zokaloa dauka, multzoaren iraunkortasuna eta energia-aurreztea lortzeko. Horretarako, hainbat neurri hartuko dira: eguzki-plakak erabiltzea, argi naturala optimizatzea…
Areetako merkatu zaharrean egongo da Elkartegia. Urquijo eta Las Mercedes kaleak izango ditu alboetan eta Ogoño kalea parean (oinezkoentzako kale bihurtuko da).
Eraikina pasaden mendeko 70. hamarkadaren hasierakoa da, baina balio arkitektoniko urria du.
Elkartegi proiekturako ideien lehiaketa:
Eraikinaren erabilerak:
Obrak: une honetan, obraren lizitazioa deitzeko fasean dago. 6.200.000 euroko (gehi BEZa) aurrekontua du eta obrak maiatzean hasi eta 2011ko udan amaituko direla aurreikusi da.
Abisua
Informazio honi lotutako estekak beste leiho batean irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.