Hemen zaude:
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria buru dela, Bizkaiko ganberako ordezkariek eta taldeetako bozeramaileek BiscayTIK fundazioak Leioan duen behin-behineko egoitza bisitatu dute.
José María Iruarrizaga Ogasuneko foru diputatua eta Ibon Oñate Fundazioko zuzendaria arduratu dira ordezkari politikoei harrera egiteaz. Behin BiscayTIK fundazioaren behin-behineko instalazioei bisita laburra eginda, BiscayTIK proiektuaren ezaugarriak azaldu dizkiete —sortu zenetik gaur arte– eta etorkizuneko itxaropenen berri eman diete.