saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala


Hemen zaude:

BISCAYTIK FUNDAZIOAK PRESTAKUNTZA IKASTARO BAT EMAN DIE EUSKO LEGEBILTZARREKO ORDEZKARIEI

Asteartea, 2010(e)ko Martxoaren 9a 11:15

• Eusko Legebiltzarreko Mahaiak BiscayTIK fundazioaren behin-behineko egoitzan egin du bere bilera.

• Legebiltzarkideek BiscayTIK proiektua ezagutu dute, Gobernu elektronikoari buruzko prestakuntza jardunaldiaren barruan.


Eusko Legebiltzarreko ordezkari ugari Microsoftek antolatutako “e-SI: encuentros Sociedad e Innovación” prestakuntza programako bigarren saioan egon dira gaur goizean, Leioan, BiscayTIK fundazioaren egoitzan.

Prestakuntza ikastaroan egon dira Eusko Legebiltzarreko presidentea den Arantza Quiroga eta Blanca Roncal,Iñigo Iturrate, Jesús Loza eta Mikel Martínez Mahaiko kideak, baita legebiltzarkide taldeetako hainbat ordezkari ere.

Ogasuneko foru diputatu Jose Maria Iruarrizaga eta BiscayTIK fundazioaren zuzendari Ibon Oñate arduratu dira ordezkari politikoei harrera egiteaz eta bisitaldi labur bat egin dute Leioako behin-behineko instalazioak ikusteko.


 
 
Aldundiaren logotipoa