saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BIZKAIBUSEK LINEA GEHIAGO ETA ERABILTZAILEAK ASEAGO

Ostirala, 2011(e)ko Otsailaren 25a 11:35

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen beste 5 linea jarri ditu abian, Bizkaiko gizartearen eskabide eta behar berriei erantzuteko.

Indarrean dagoen Bizkaibusen Jarduera Planak ezarritako gomendio eta irizpideen arabera, honako zerbitzu hauek abiarazi dira:

  • Loiu-Bilbo linea (otsailaren 21etik abian dagoena) Larrakoetxetik ateratzen da, 06:30ean, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.
  • Getxo-Loiuko aireportua, martxoaren 1etik aurrera; orduan behin aterako da, egunero, 06:00etatik hasi eta 24:00ak arte; Leioan geratuko da.
  • Muskiz/Abanto-Bilbo, martxoaren 1etik aurrera; erdizuzeneko linea izango da, orduero aterako da, 07:05etik 21:05ak bitartean, astelehenetik larunbatera, eta autopistatik joanda lotuko ditu Muskiz eta Abanto Zierbena Bilborekin.
  • Galdakao-Basauri, martxoaren 1etik aurrera; Bilboko metroak Arizgo geltoki berrian izango dituen ordutegiekin bat eginez, 10 minuturik behin aterako da.
  • Mungialdean, aldaketak egingo dira Mungia Meñaka eta Arrietarekin lotzen dituen linean, bai eta Mungia Gamiz-Fikarekin lotzen dituenean ere. Aldaketa horien barruan, gaur egungo autobusen ordez, ibilgailu txikiagoak jarriko dira, eta maizago ibiliko dira.

Joan den urtean, Bizkaibus zerbitzuak erabiltzaile gutxiago izan zituen, Metro Bilbaoren geltoki berriak ireki ondoren. Guztira, ia 28 miloi erabiltzaile izan zituen autobus zerbitzuak, 1.080.000 gutxiago. Metro Bilbaoren eragina izan zuten autobus lineetan, murrizketa hori handiagoa izan zen (1.200.000 erabiltzaile), baina, hala ere, murrizketa horren aldean, erabiltzaileen kopuruak gora egin zuen beste linea batzuetan: batez ere, zuzeneko zerbitzuetan.

Bizkaibus erabiltzen dutenen asetasun mailari dagokionez, zera nabarmendu behar da: azken bi urteotan, gora egin duela asetasun maila horrek; izan ere, 1etik 9rako eskala batean (hau da, batere ase ez egotetik guztiz ase egoera bitartekoan), autobus zerbitzuaren emaitza 7 izan da, 2008an baino hamarren hiru gehiago.

Emaitza horiek lineaz linea aztertuz gero, nabarmentzekoa da oro har gehien balioesten diren lineak (eta orain bi urteko inkestatik hona gehien hazi direnak) zuzeneko lineak eta erdizuzenekoak izan direla: batetik, Mungia, Galdakao, Durango, Balmaseda, eta abar, eta, bestetik, bidaiari kopuru handiak erakartzen dituzten zentroetakoak, hala nola aireportua, Zamudioko parke teknologikoa, Leioako EHU, eta abar.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa