Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Otsailaren 21a 10:20
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, José Luis Bilbaok, eta Ogasuneko foru diputatuak, José María Iruarrizagak, bilera egin dute gaur, Foru Jauregian, Cebek-eko, Bizkaiko Enpresen Konfederazioa, eta Cepyme-ko zuzendaritzekin. Erakunde mailako topaketa hau Confederación Española de la Pequeña y Mediana Empresa (Cepyme) erakundeko Zuzendaritza Batzordeak Bizkaiko enpresaburuen lokaletan egongo duen bileraren sarrera izan da.
Cebekeko ordezkaritzan bere goreneko eskuordeak egon dira, hau da, José María Vazquez Eguskiza eta Francisco Javier Azpiazu; Cepyme-ri dagokionez bere presidentea bertaratu da, Jesús Terciado, eta baita konfederazio horretako zuzendaria eta idazkari nagusia ere, hurrenez hurren Francisco Otxoa eta Gonzalo Garnica.