saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

FORU LIBURUTEGIAK JUAN CARLOS EGUILLOR ILUSTRATZAILEARI BURUZKO ERAKUSKETA BAT IREKI DU

Astelehena, 2012(e)ko apirilaren 2a 19:15

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Apirilaren 3tik ekainaren 15era Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegiko areto nagusian Juan Carlos Eguillorren lana ikusgai egongo da. Erakusketa horren bidez, egilearen heriotzaren urteurrena ospatu nahi da. "Juan Calos Eguillor eta Bilbo/La mirada bilbaína de Juan Carlos Eguillor" erakusketak omendu egin nahi du Bilboren alde hainbeste lan egin zuen artista donostiarra.

Erakusketan Aste Nagusiaren lehenengo kartela (1978) ikusi ahal izango da, bai eta kultura bilbotarraren osagai bereizgarri batzuk ere, hala nola, Mari Aguirre, Max Bilbao, Miss Martiartu, el hombre del paraguas, la abuelita, los potolos…

Erakusketan jatorrizko ia-ia berrehun lan egongo dira ikusgai eta horiekin batera, artistaren inguruneko erreprodukzio bat (Madrilgo bere etxetik beren-beregi zenbait objektu ekarri dira), Bilbao La Muerte bideo lana, hainbat liburu eta aldizkaritako azaletarako egindako lanak, kartelak…

Halaber, bere obra askoren irudiak jasotzen dituen katalogo bat argitaratu da eta bertan, Bernardo Atxaga eta Seve Calleja idazleek eta Borja Cobeaga eta Jaime de Armiñán zinegileek hartu dute parte. Gainera, Eguillorren lankide eta senide hauek ere esku hartu dute: Luis Gasca argitaratzailea eta komikietan aditua, Carmen Eguillor, Jubi Bustamante, Amaya Uranga abeslaria, Lolo Rico zinegile eta kazetaria (La bola de cristal saioaren sortzailea), Sol Fuertes eta, azkenik, Elena Santonja Vainica Doble musika-bikotearen kideetako bat.

Aurkezpen ekitaldian artsitaren familia eta lagunak izan dira eta berton goraipatu du M.Josune Ariztondo, kultura foru diputatuak Eguillorren lana "sirimiri eta kea erion tximinidun Bilbo, zeru grisdun Bilbo maitatu egin eban Eguillorrek …eta Bilbo hura maitatzen genduenon lotsa, harratosun bihurtzen lagundu euskun. Guardasolpeko Bilbo umoretsua marrazten onod asmatu eban Egillor lagunak".

Donostian jaio eta Madrilgo Malasaña auzoan bizi den bilbotar hori, bere ibilbide artistikoan, metalurgia industriako hiriaren ikono bat izan da —Bilbo horrela ikusten zuen eta horrela islatu zuen “Los Bilbao soñados de Eguillor” liburuan— hiriak burdina utzi eta titanioa erabiltzen hasi baino lehen. Ezin eskuzabalagoa izanik, bere aztarnak hainbat lekutan ikus daitezke: gozodenda bateko fatxada batean, sagardotegi edo jatetxe bateko hormetako baldosetan, jaietako kartel batean edo bere jantzigelako ispilu aurrean ikasi eta gero telebista kamera aurrean egindako dantza-pausoetan. Horretaz gain, memoria publikoan eta pribatuan ere itsatsita geratu dira bere aztarnak: Bilbao egunkaria, Zurgai aldizkaria, Gveroren lehenengo alea, Poeta en Nueva York obraren egile Lorcaren omenaldia, Oskorri, Ruper Ordorika edo La Orquesta Mondragónen diskoen azalak, Zinebi eta abuztuko jai herrikoiak (gaur egungo Aste Nagusia) iragartzeko kartelak Bera bezalako pertsonek ez dakite ezetz esaten. Edo, ziur aski, bururatu ere ez zaie egiten ezetz esatea.

Juan Carlos Eguillorrek ilustratzaile gisa sariak irabazi ditu, esaterako, Premio Nacional de Guiones de Cine para la Infancia (1975), Ilustrazioko Lazarillo saria (1983), Locarnoko Monte Veritá saria (Suitza, 1982), edo 2009an Getxoko Komikiaren Azokak egindako omenaldia. Egillor 2011ko martxoan hil zen eta aipagarria da handik urtebetera ikusizko poesiako sari batek bere izena zeukala; gainera, bere lanari buruzko erakusketak antolatu dira, adibidez, iaz Donostiako Koldo Mitxelenan egin zena.

Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da Bizkaiko Foru Liburutegiko areto nagusian.

 

Erantsitako fitxategiak:

Bideoak

 
 
Aldundiaren logotipoa