saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

AHALDUN NAGUSIAK BERZIKLATU PLANTA ETA ORCONERAKO BIDEGORRIA BISITATU DITU ORTUELLAN

Ostirala, 2012(e)ko Maiatzaren 18a 12:37

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak Berziklatu hondakin handiak tratatzeko planta eta Orconerako trenbide zaharraren gainean eraiki den bidegorri berria bisitatu ditu.

Iosu Madariaga Ingurumeneko foru diputatua eta Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatua ondoan zituela, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Ortuellan eta Trapagaranen burutu diren bi proiektuak ezagutu ditu. Bertziklatu hondakin handiak tratatzeko plantako instalazio berriak eta Ortuellako Orconera auzoa eta Trapagaran lotzen dituen ia lau kilometroko bidegorri berria dira. Bisitan Xabier Cuellar Trapagarango alkatea egon da ere.

Gehiago berrerabili

Hondakinak tratatzeko modulu berriak 300 metro koadro gehiago ditu eta berrerabili ahal diren produktuak erakusteko eraiki da. Gizartean berrerabilerari buruzko kontzientzia handitzen lagunduko du eta erakunde kideek (Koopera eta Emaus) merkaturatzen duten materialaren salmenta indartzeko balioko du. Jarduera berriak dendek onartzen ez duten material honen tratamendu-kanonak aurrezteko aukera emango du, eta, hortaz, handitu egingo da berrerabilera-gradu orokorra.

Bestalde, Bizkaiko ikastetxeek bisitak egiten dituzte hondakinen berrerabilera eta birziklatzea sustatzen dituzten azpiegituretara, eta Berziklatu azpiegitura horietako bat da. Hori dela-eta, Berziklaturen helburuen barruan, iraunkortasunaren kontzeptua zabaltzea dago, eta argi adieraztea nolako garrantzia daukan gure inguruan kontzeptua horren aplikazioak.

Berziklatuk gizarte-bazterketa arriskuan dauden jendea kontratatuz egiten du hondakin handien tratamentua, Diru Darrerak Bermatzeko Errenta kobratuko luketen pertsonei ematen die lana. Horrela persona horien egoera ekonomikoa eta soziala hobetzea ahalbidetzen du. 2011.urtean 190.000€ko itzulera suposatu zuen eta aurten diru-kopuru hori handitzea espero dute.

Modulu berrian 150.000 euroko inbertsioa egin da; kopuru horretatik 113.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarri ditu. Gainerako inbertsioa BBK-k eta Berziklatu berak egin dute.

Bidegorri berria

Bizkaiko Foru Aldundiak Orconerako trenbide zaharraren gainean eraiki duen bidegorria ere bisitatu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Bidegorri hori Berziklaturen instalazioak dauden lekuan hasten da.

Bidegorri berria Orconerako meatze-trenbide zaharraren gainetik doa, Ortuellatik Trapagaranera, eta 3.700 metroko luzera du. Bidegorria eraikitzeko 6 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 18 hilabete behar izan dira. Ibilbidea Berziklaturen instalazioak inguratzen dituen bidean hasten da. Bide hori Gallartako Meatzaritzaren Museotik dator eta 700 metrotan luzatu du bidegorria. Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berri hau Trapagaranen amaitzen da, Ugarte auzoan, N-634 errepidetik MHS/AP-8 autobidera sartzeko ordainlekuetara doan bidean. Ibilbide hori Ortuellako Las Losinas auzoaren ondotik eta Trapagarango Escontrilla Alta, San Andres, Zaballa eta Durañona auzoen ondotik pasatzen da.

Obraren barruan oinezkoentzako eta bizikletarientzako ibilbide bat egin, da meatze-trenbide zaharraren zabaldegia aprobetxatuta. Hori dela eta, ez da hondeaketarik edo betelanik egin behar izan. Oinezkoek erabiltzeko sekzioak 2,5 metroko zabalera du, eta ziklistenak, 3 metrokoa. Horrez gainera, drainatze-sistemak eraiki dira bidearen albo bietan. 0,5 metroko zabalera dute.

Bide berriaren elementu berezienetako bat meatze-trenbide zaharrean dauden sei tunelak dira. Trenbideko tunel horiek finkatu eta egokitu egin dira, lur-jausien arriskua ekiditeko eta euri-uren filtrazioak kentzeko. Argiekin eta dekorazioarekin amaitu dira elementu hauen gaineko jarduketak. Lau atsedenleku eraiki dira bidegorrian zehar, eta harana ikusteko begiratoki ere dira.

Zoruak bi kolore ditu, oinezkoentzako zatia eta ziklistentzako zatia identifikatzeko eta bereizteko. Bestalde, ibilgailu astunak ibili ahal izateko moduan eraiki da, mantentze-lanetarako, larrialdietarako eta baimendutako beste erabilera batzuetarako (etxebizitzetara edo finketara sartzea, adibidez).

Bidegorriari lotutako instalazioak osatzeko, bide mota honi dagokion seinaleztapena jarri da eta aparkalekuak prestatu dira Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko ordainlekura iristeko bidearen ondoan.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa