Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 29a 12:03
Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetzako hitzarmen bat sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin, zuzenbidearen ikuspegitik giza genomaren eta giza genomaren aplikazioei buruzko hainbat ikerketa egiten dituen katedrari 2015. urtera arte eusteko.
Lehendakaritza Sailak 55 mila euro jarriko ditu urtero, 2012tik 2015era bitartean. Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak sortutako katedra honen helburua hirukoitza da: batetik, unibertsitateko irakaskuntza eta giza genomaren inguruan egindako ezagupenen aurrerakuntzen ondoriozko legezko inplikazioetan interesatutako ikasleentzako ikastaro eta mintegien antolaketa sustatzea; bigarrenik, gai horren inguruko ikerketak egitea; eta, azkenik, egindako lanak zabaltzea.