saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK UDAKO LIBURUTEGIA JARRI DU

Osteguna, 2012(e)ko Uztailaren 5a 11:27

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Foru Liburutegiak Arbieto kalean instalatuko du Udako Liburutegia. Foru Liburutegiak irakurketa eta aisia sustatzeko eskaintzen duen gune bat da; uztailean, astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 11:30etik 19:30era.

Udako Liburutegiaren helburua da irakurketa sustatzea; horretarako, kalera eraman du liburutegia. Hori dela eta, gune ludiko bat instalatu da, non irakurketari lotutako jarduerak egingo diren. Ekimen honen bidez, irakurketaren atsegina piztu nahi da, eta azaleratu nahi da zer eskaintzen diguten liburuek (istorio imajinaezinak, irakaspenak, eskulanak, eta abar).

Arbieto kalean instalatuko da Udako Liburutegia, Aldundiaren eta Foru Liburutegiaren artean, eta, uztailean, astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 11:30etik 19:30era. Gune horretan, hainbat liburu eta ipuin eskuratu ahal izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz, eta irakurraldiak antolatuko dira bertan. Prentsa maileguan hartzeko zerbitzua egongo da, eta, horrez gainera, sormenari lotutako hainbat jarduera egingo dira. Jolasteko gune bat egongo da 2 urtetik 5 urtera bitarteko umeentzat; bertan, psikomotrizitate-jarduerak (txirristak, kulunkak, gimnasio txikia eta trizikloak), jolas sinbolikoko jarduerak (arbelak, mozorroak), eraikuntza-jokoak eta puzzle erraldoiak egongo dira.

Honako tailer hauek egingo dira:

  • Irakurketa sustatzeko tailerrak: Irakurketa sustatzeko jardueretan, joko eta jarduera ludikoak egingo dira umeak liburuetara hurbil daitezen.
  • Ipuin-kontalariak eta txotxongiloak egongo dira 2012ko uztaileko ostegun guztietan.
  • Eskulanak egiteko tailerrak: tailer horietan, baliabide plastikoak eskainiko zaizkie umeei, hainbat material erabilita edozein ideia gauzatu dezaten; hala, aukera izango dute sormena lantzeko.
  • Jolasteko tailerrak: umeei gune ludiko bat eskaini nahi zaie, jolasaren bidez ondo pasa dezaten; horretarako hainbat jolas mota eskainiko zaizkie: jolas tradizionalak, lasaitzeko jolasak, jolas kooperatiboak, kultura artekoak, eta konfiantza, adierazpena eta komunikazioa lantzeko jolasak.
  • Mahai-joko tradizionalen tailerra: hainbat joko mota egongo dira: partxisa, antzara-jokoa, xakea, lau lerroan, triviala, nor da nor... Mahai-joko tradizionalen lehiaketak antolatuko dira. Aukera egongo da euskaraz zein gaztelaniaz jokatzeko.
 
 
Aldundiaren logotipoa