saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ENKARTERRIK BILBON DUEN DINAMIZAZIO GUNEAK 6.500 BISITA JASO DITU, APIRILEAN IREKI ZENETIK

Asteazkena, 2012(e)ko Abuztuaren 8a 10:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Dinamizazio gune hori eskualdea bultzatzeko espazio bat da, eta Enkarturrek sustatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin batera

6.500 pertsona inguruk bisitatu dute Enkarterrik Bilbon duen dinamizazio gunea, hura ireki zenetik, hots, apirilaren 2tik. Enkarturren ekimena –Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa izan du- Poza Lizentziatuaren kalean dago, Bizkaiko hiriburuaren erdian; beraz, bertoko jende asko eta turista ugari hurbildu dira hilabeteotan, eskualdea sustatzeko zerbitzu honetara.

Gunearen zeregina da, batez ere, hauek sustatzea: Bizkaiko Lurraldeko Historikoko eskualde horretako nekazaritza eta elikadura sektoreak eta industria- eta moda-diseinatzaileen lana. Gainera, denda diseinatzaile berriak erakartzeko gunea eta Enkarterriren eskaintza zabalaren ispilua ere bada, informazio turistikoa eskaintzeaz gainera, jakina. Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak espazioaren inaugurazio ofizialean parte hartu zuen, apirilaren 2an, eta bilbotar asko bertaratu ziren.

 

Erantsitako fitxategiak:

Irudiak

 
  • Ikusi irudia osorik: Bat
  • Ikusi irudia osorik: Bi
  • Ikusi irudia osorik: Hiru
  • Ikusi irudia osorik: Lau
  • Ikusi irudia osorik: Bost
 
 
Aldundiaren logotipoa