saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Oka

Informazioa

Oka ibaiaren arroaren azalera 132 km² ingurukoa da. Batez beste hegoaldetik iparralderanzko norabidean doa. Ubide nagusiak 14 bat kilometro ditu luzeran eta bertara isurtzen diren errekak Oiz (1.029 m), Arburu (552 m) eta Bizkargi (564 m) mendietatik datoz. Zugaztieta ondoan hirurek bat egiten dute ubide nagusian Honek hondo harritsuaren gainetik egiten du Muxikara arteko bidea, urjauzi txikiak eginez. Muxikatik aurrera malda leundu egiten da eta ibaia geldoagoa da eta zeharguneak egiten ditu. Gernikatik hurbil, ibaiadar nagusia elkartzen zaio, Oizen jaio eta 9 km inguru dituen Berrekondo errekastoa, alegia. Ezkerraldetik ibaiadar garrantzizkoenak Muxikako Ugarte errekastoa eta Mikiene izenekoa dira. Ugaranera zuzenean isurtzen diren errekak ondokoak dira: Mape, Sollubetik (686 m) datorrena, eta Golako, Oka bezalaxe 15 km-koa, ibaiburua Oizen duena. Illuntzarren (727 m) sortzen dira Golako ibaiaren adar batzuk, Huarka eta Gaztiburu, besteak beste baita Oma ibaia ere. Berau ezkutatu egiten da Basondoko lur karstikoen azpian, ibai-tarte txikiak agerian uzten dituzten dolina edo lutoguneetan izan ezik. Ereñozarren berriro azaleratzen da, eta ugaranera isuri arte lurrazalaren gainetik jarraitzen du etenik gabe.

Ibaiaren 2. Bista

Oro har, arro honetara isurtzen diren errekak kararri haretsuz osatutako lurretan sortzen dira. Gero karezko substratuetan eta alubioi-lurretan sartzen dira, tartekaturik dauden buztina, igeltsu eta basaltozko lurrez inguratuta.

Ibaiaren 2. Bista

Goiko tarteetan substratua harritsua da eta harri ama agerian dago; erdiko tarteetan, bloketzarrak eta errekarriak ikusten dira; eta Gernika inguruko ibarretan, berriz, jalgikin leuna, batez ere.

Arroa birlandatutako pinudiez eta larre eta soroez estalita dago. Gehienbat abelur eta baso erabilerako lurrak badira ere, bada garrantzizko industri jarduera ere (metalurgia, untzigintza, industria kimikoa eta kontserba industria, besteak beste). Arroan zehar barreiaturik harizti txikiren batzuk gorde dira. Ereño, Atxarre eta Murueta-Foruko lur karstikoetan artadi kantauriarrak ere iraun du.

Arro hau Urdaibaiko Biosferaren Erreserba kalifikatu zuten 1984.ean. Kalifikazio horri esker, natur ondasunak (baita arte eta histori ondasunak eta abarrekoak ere) zaindu ahal izango dira, lurzoruaren erabilera tradizionala baztertu gabe. Arreta bereziz babestuko dira ugarana, itsasertza eta irlak, artadi kantauriarrak eta alde karstikoak.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa