saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 
 
 

Euskara

Informazioa

 

Euskarazko egunkariak ez dira atzo goizekoak. Izan ere, 2007. urtean bete dira 110 urte Euskalzale egunkaria argitaratzen hasi zenetik; hori ez ezik, Ibaizabal egunkariak 1902. urtean ekin zion argitaratzeari, eta Egunak, berriz, 70 urte bete ditu bere lehenengo argitalpenetik. Lehenengoak 3 egin zituen, bigarrenak bi, eta azkenak moztuta ikusi zuen argitalpena 1936ko Gudua izan zela eta.

Argitalpen horiek, bestalde, badute ezaugarri bat: guztiak Bilbon argitaratu ziren, Zazpi Kaleetan: Euskalzale Jardines kalean, Ibaizabal Dendari kalean eta Eguna, berriz, Posta kalean.

Egunkari horien aleak Bizkaiko Foru Liburutegian daude, eta foru erakundeak erabaki du guztiak digitalizatzea eta Interneten jarri, euskaldun guztien eskura jartzeko. Gura duten guztiek ikusi bezala euren ordenagailura eroan ditzakete eurek jakingarritzat hartzen duten egunkari horien aleak.

Orain 110 urte

1897ko maiatzaren 20(e)ko   Ibaizabalen azala
1897ko maiatzaren 20(e)ko Ibaizabalen azala

Egunkari osoa

 
 
 
 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Aldundiaren logotipoa