Logo de la Diputación
Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

 


Ongi etorri BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN JAUREGIRA, zure BISITA BIRTUAL honetan.


Etxean zaude, Jauregi hau Bizkaitar guztien Etxea baita. Eta bizkaitarra ez bazara ere, berdin dio, Aldundi honek betidanik gure Herriaren ezaugarria izan den abegikortasunari eutsi nahi dio-eta.
Bisitaldi honetan Jauregiaren kanpoko aldea zein barruko aldea ezagutu ahal izango dituzu, elkarrekintzazko moduan ezagutu ere, bai areto eta gelak, bai barruan dauzkaten artelanak ere.
Foru Jauregi hau 1900ko uztailaren 31n inauguratu zen, Loiolako Inazio Deun Bizkaiko zaindariaren jai egunean. Beraz, ehun urtetik gora dauka. Eraikinaren proiektua Luis Aladrén jaunak, Donostian bizi izan zen arkitekto aragoarrak egin zuen.

Ordura arte Aldundiaren egoitza Bilboko Plaza Berrian zegoen. Baina XIX. gizaldiaren azken aldean Bizkaian gertaturiko industria, meategi, nabigazio eta merkataritzaren goranzko bultzadak hazkunde haren ondorioz sortutako behar berriei hobeto erantzun ziezaiekeen Jauregia eraikiarazi zuen.

Eraikinak berak dituen arkitektura eta apainketa balioez gain, Foru Jauregiak barruan gordetzen duen altxor piktoriko-artistikoa ere ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Planoa Handitu Bisita Gidatua: Pausoz pauso
Kanpoko Fatxada
Beheko Solairua
Solairu Nagusia
Ondare Artistikoa
Hemen Zaude
Aurkezpena
Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia