saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Itzuli

Nortzuek aurkeztu behar dute 347 eredua?

  1. Jarduera ekonomiko edo profesionala garatzen dutenek eta enpresa- edo lanbide-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek (publiko nahiz pribatuak) eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34.3 artikuluan aipatutako erakundeek, baldin eta zeinahi motatako pertsona edo erakunderekin egindako eragiketa guztiek 3.005,06 € baino gehiago jotzen badute aitorpenaren egutegiko urtean.
  2. Bizkaiko Lurralde Historikoko Administrazioak eta beraren erakunde autonomoek, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurralde herri-administrazioek eta beraien erakunde autonomoek, Estatuko Administrazioak eta beraren erakunde autonomoek, autonomia erkidegoek eta beraien menpeko erakundeek, gainerako lurralde herri-administrazioetako edo Erakunde Administrazioko erakundeek, foru-enpresa publikoek, Estatuaren, autonomien, probintzien nahiz udalen sozietateek, ganbarek eta korporazioek, lanbideen erkidego eta elkarte publikoek, gizarte-aurreikuspenerako mutualitate publikoek eta gainerako herri erakundeek -Gizarte Segurantzaren kudeatzaileak barne izanik-, alderdi politikoek, sindikatuek eta enpresarien elkarteek, baldin eta euren enpresa- edo lanbide-jardueretatik kanpo beste pertsona edo erakunde batzuei ondasun edota zerbitzuak eskuratu badizkiete edo, are horrelako jarduerarik egin ezean ere, pertsona edo erakunde bakoitzarekin egindako eragiketetan denetara 3.005,06 euro gainditu badira egutegiko urtean.
  3. Denetariko pertsona edo erakundeei diru-laguntzak, sorospenak edo laguntzak ordaindu dizkieten lurralde herri-administrazioetako edo Erakunde Administrazioko erakundeek, euren izaera edozein dela ere, baldin eta pertsona edo erakunde bakoitzari denetara 3.005,06 eurotik gora eman badizkiote egutegiko urtean.
  4. Eginkizunetako bat bazkide, elkartu edota elkargokideen kontura lanbide-ordainsariak eta jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak zein egilearenak kobratzea duten sozietateek, elkarteek, lanbide-elkargoek eta bestelako erakundeek, baldin eta egotzitako pertsona bakoitzari ordaintzen zaion diru-kopurua 300,51 euro baino gehiago bada.

    Egutegiko urteko kopurua 3.005,06 €-ra iristen den jakiteko, bereizita zenbatu beharko dira ondasun eta zerbitzuen emateak, batetik, eta haien eskuraketak, bestetik.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali



 
Aldundiaren logotipoa