Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (47 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Beste pertsonaren edo erakunderen bati dagokionez oro har burutu diren eragiketen ziozko 3.005,06 euroko zenbatekoan (horren arabera, hirugarrenekin egindako eragiketei dagokien 347. eredua aurkeztu behar baita), BEZ ere sartzen da?
- Enpresario batek 7.000 euroko balioa duten merkatugaiak erosi ditu 2011ko lehen hiruhilekoan. 2011ko hirugarren hiruhilekoan merkatugaiak itzultzen dizkio, hornitzaile berari, 5.000 euroko balorearekin. Nola aitortu behar da eragiketa 2011. urteko 347an? Eta, itzulketa hori 2012.eko 2. hiruhilekoan egingo balu?
- Zein da 2012ko ekitaldiari dagokion 347 eredua aurkezteko epea?
- Zenbat modutan aurkez daiteke 347 eredua?
- 347 eredua aurkeztu behar al du urrutiko salmentak Espainiara egiten dituen Italiako enpresa batek zergak gure herrialdean egiteagatik, bai urrutiko salmenten muga gainditzen duelako, bai zergak hemen ordaintzea aukeratzen duelako?
- 347 ereduan sartu behar al dira 7/1994 Foru Arauko 20.bat.18. artikuluaren zioz BEZa ordaintzetik salbuetsitako finantza-eragiketak?
- 347 ereduan sartu behar al dira fiduziario gisa jarduten duten konpentsazio-batzordeei egindako lursail-emakidak?
- 347 ereduaren aitorpenean sartu behar al dira bezeroen aurrerakinak eta hornitzaile eta beste hartzekodun batzuei eginiko aurrerakinak?
- Araubide orokorrean ordaindutako Gizarte Segurantzaren kuotak 347 ereduan sartu behar al dira, bai enpresarenak, bai langileenak (TC-1); udal-zergak: E.J.Z., O.H.Z.?
- Araudian ezarritakoaren arabera, 347 ereduan eskudirutan jasotako 6.000 eurotik gorako zenbatekoak sartu behar dira. Kontzeptu horren barruan sartzen al dira eramailearentzako txekeak?