Itzuli
Zein ekitalditan zergapetu behar dira istripuagatik aseguru baten kalte-ordainak edo prestazioak ?
Exijitzekoak diren zergaldiari egotziko zaizkio. Honakoa izango da zerga-tratamendua:
- Kalte-ordaina baliaezintasun iraunkor batengatik baldin bada
Banakako aseguruen kasuan, higigarrien kapitalaren etekina izango da, eta jasotzeko eskubidea sortzen deneko zergaldiari egotziko zaizkio.
Aseguru kolektiboen kasuan, lanaren etekina izango da, eta:
- Baldin eta prima 94-12-31 eta gero egotzi bazaio langileari: % 25ean integratuko da, baliaezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia bada, edo 8 urte baino gehiago iragan badira lehenengo primatik; % 60an integratuko da bestelako baliaezintasun motetan.
- Egotzi gabeko primak: % 60an integratuko da baliaezintasun mota guztietarako.
- Baliaezintasuna ez bada ondare-irabazi gisako zergak ordainduko dira, asegurua banakakoa zein kolektiboa den begiratu gabe.
- 6/2006 FAren 59. artikulua
- Kontsulta
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli