1.059/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 12ekoa; honen bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko aitorpen-likidaziorako ereduak telematikoki aurkezteko prozedura araupetu da.
BAO, Apirilaren 25ekoa
Herritarrek zerga-betebeharrak euren borondatez bete ditzaten bultzatu eta errazteko eta betebeharrok sortzen dituzten zeharkako kostuak ahalik gehien txikitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak laguntza eta informazioa ematen dizkie Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean araupetutako zerga-sistemaren abiaburuak aplikatuz.
Hori dela bide, hauxe
1. artikulua. Aplikazio-eremua.
Bat. Foru agindu honetan ezarritako prozedura Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko autolikidaziorako 100 eredua eta Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko autolikidaziorako 714 eredua telematikoki aurkezteko aplikatuko da.
Bi. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, autolikidaziorako 100 eta 714 ereduak ezin aurkeztu izango dira telematikoki foru agindu honetako 4. artikuluan aipatutako epealdia amaitutakoan.
Hiru. Autolikidaziorako 100 edo 714 eredua
aurkezten duten zergapekoek gero ezin izango dute aldatu lehenengo aitorpena
beste bat telematikoki aurkeztuta.
Halaber, foru agindu honetan araupetutako zergetako baten 2005eko ekitaldiko
aitorpen-likidazioa beste sistema bat erabiliz aurkeztu bada, haren autokidazio-eredua
ezingo aurkeztu izango da telematikoki.
2. artikulua. 100 eta 714 ereduak baliabide telematikoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak.
Bi. Autolikidazio hauek baliabide telematikoen
bidez aurkezteko, baldintza hauek bete behar dira:
1. Aitortzailea, edo ordezkari izateko baimendutako
aurkezlea, BizkaiBai zerbitzuaren erabiltzailea izan behar da, hots, Ogasun
eta Finantza Sailarekiko harremanetarako baliabide telefonikoak eta telematikoak
erabiltzeko modua izan behar du, abenduaren 11ko 3.623/2000 Foru Aginduan
ezarri den bezala.
2. 100 eta 714 autolikidazio-ereduak telematikoki aurkezteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak aitorpenaren fitxategia sortu behar du Ogasun eta Finantza Sailak prestatutako laguntza programaren bidez. Programak fitxategi bat sortuko du aitorpen bakoitzeko.
Hala ere, baimendutako aurkezleek aitorpen bat baino gehiago aurkez dezakete batera; horretarako aitorpen anitzeko fitxategiak sortu behar dituzte (gehienez 25 aitorpen fitxategiko) BizkaiBai zerbitzuaren menu nagusiko “Aurkezle baimenduak” atalean karga daitekeen berariazko programaz baliatuz. 7. artikuluko bigarren idatz-zatian azaldutako kasuetan ezin da aurkeztu aitorpen anitzeko fitxategirik.
3. Aitorpeneko aitortzailea BizkaiBai zerbitzuan
ari den erabiltzailea izan behar da. Aitorpena aurkezle baimenduak aurkeztuz
gero, ordezkatzen dituenetako bat izan behar da, foru agindu honetako 6. eta
7. artikuluetan ezarritako baldintzei lotuz.
Hiru. Telematikoki aurkeztutako aitorpenean
akats formalik egonez gero, horren berri emango zaio aitortzaileari bide bera
erabiliz: akats-mezuak bidaliko zaizkio, akatsok konpon ditzan.
3. artikulua. 100 eta 714 ereduak baliabide telematikoen bidez aurkezteko prozedura.
Bat. Autolikidaziorako 100 eta 714 ereduak
telematikoki aurkezteko, aitortzaileak edo aurkezleak Bizkaiko Foru Aldundiko
Ogasun eta Finantza Sailak Interneten duen webgunean (http://ogasuna.bizkaia.net)
sartu eta jarraian azalduko dena egin behar du:
1.“Foru Ogasunaren bulego birtuala” hautatu.
2. Aitortzailearen edo aurkezle baimenduaren erabiltzaile-identifikazioa eta pasahitza sartu, eta behar denean eskatutako koordenatua ere bai.
3. Identifikazioa zuzena bada, BizkaiBai programaren menu nagusia agertuko zaio; “Zerga aitorpen telematikoak/Aurkezpenak eta gerorapenak” atalera joan eta “Errenta eta Ondarea 2005” hautatu behar du.
4. Autolikidazioaren fitxategia hautatu; fitxategiaren izena honelakoa izan behar da: lehen 8 karaktereak aitortzailearen NAN zenbakikoak izan behar dira eta luzapena zergaren araberakoa: .100 Errentaren aitorpenerako eta .714 Ondarearen aitorpenerako.
5. Hautatutako fitxategia Ogasun eta Finantza Sailari bidali.
6. Bidalitako fitxategian akatsik ez badago, bidalitako aitorpenaren laburpena bistaratuko da pantailan. Nahi izanez gero azalaren zirriborroa ere bistara daiteke.
7. Autolikidazioarekin ados egonez gero, sistemak koordenatu bat eskatuko du: hura adierazi eta aitorpena eraz aurkeztuko da.
8. Aurkezpena onartuz gero, Ogasun eta Finantza Sailak autolikidazioaren behin betiko laburpena pantailaratuko du. Erabiltzaileak ereduaren azal ofiziala inprimatu beharko du zirriborroan adierazitako informazio guztiarekin eta sistemak sortutako kontrol-informazioarekin, eta hori guztia 32 karaktereko zigilu elektroniko batek baliozkotuko du.
9. Aitortzaileak azal ofiziala aitorpeneko gainerako orri guztiekin (fitxategia programa ofizialaren bitartez sortzean inprimatutakoekin) batera gorde behar du, hau da, autolikidazioa osorik gorde behar du. Azala eta autolikidazioko gainerako orriak erraz ezkontzeko, den-denetan aitorpenaren identifikazio-zenbakia agertuko da, behealdeko eskuinaldean.
Bi. Hala ere, aurreko idatz-zatian autolikidazio bakarra bidaltzeaz adierazitakoa gorabehera, foru agindu honetako 6. artikuluan aipatutako profesionalek autolikidazio anitzeko fitxategiak sortu ahal izango dituzte horretarako berariaz ezarriko diren prozedura teknikoen arabera.
Hiru. Autolikidazioa Izenpe SAk aintzatetsitako ziurtagiri elektronikoan oinarritutako sinadura elektroniko aurreratuaren bidez aurkezten bada, sistema horren ezaugarri teknikoen bidez identifikatuko da, eta modu berean emango zaio adostasuna.
4. artikulua. Aurkezteko epea.
Bat. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko autolikidazioak (positiboak, negatiboak zein itzulketarako eskubidea ematen dutenak) 2006ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era bitarteko epealdian aurkeztu behar dira telematikoki, eta zorra ere epealdi horretan sartu behar da.
Bi. Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko autolikidazioak aurreko idatz-zatian adierazitako epealdian aurkeztu behar dira telematikoki, eta zorra ere epealdi horretan sartu behar da.
5. artikulua. Dokumentazioa.
Bat. Zergadunek euren autolikidazioetan agertarazi beharreko mota guztietako eragiketa, errenta, gastu, sarrera, murrizpen eta kenkari guztien frogagiriak eta egiaztagiriak gorde behar dituzte preskripzio eta iraungitasun epealdian.
Hala ere, aitortzaileak edo aurkezle baimenduak ez du edukiko telematikoki
aurkeztutako 100 edo 714 autolikidazio-ereduan adierazitako aurrerakinen frogagiririk
aurkeztu beharrik.
Bi. Zerga Administrazioak aitortutako behin-behineko likidazioa eman ahal izango du, eta horretarako beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta frogagiri guztiak eskatu ahal izango ditu.
6. artikulua. Lankidetzako hitzarmenak edo akordioak.
Bat. Abenduaren 11ko 3.623/2000 Foru Aginduko 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ogasun eta Finantza Sailak lankidetzako hitzarmen edo akordioen bidez baimena emango die erakunde edo elkarte aintzatetsi batzuei euren bazkide edo kide diren profesionalek aitorpen-likidaziorako 100 eta 714 ereduak bide telematikoez baliatuz aurkezteko gainontzekoen izenean.
Bi. Aurreko idatz-zatian aipatutako profesionalek kasuan-kasuan behar den ordezkaritza izan behar dute autolikidaziorako 100 edo 714 eredua telematikoki aurkezteko.
Profesional horiek Ogasun eta Finantza Sailak eskatzen dien guztietan frogatu
behar dute euren ordezkaritza, lankidetzako hitzarmen edo akordioan ezarri bezala.
7. artikulua. Bezero gakoa 2005eko zergaldiko autolikidazioak aurkezteko.
Bat. Aurreko artikuluan ezarritakoa gorabehera, bertako lehenengo idatz-zatian aipatutako profesionalek telematikoki aurkeztu ahal dituzte BizkaiBai sisteman alta eman gabe egon arren ordezkaritza ematen dieten zergadunen 100 eta 714 autolikidazio-ereduak.
Ordezkaritza formalizatzeko, Ogasun eta Finantza Sailak zergadunei Errentaren kanpainari buruzko jakingarri orokorrekin batera etxera bidaltzen dien komunikazioko “Sinaduraren eskuordetza” atala bete eta formalizatu behar da. Bezeroa elektronikoki erregistratzeko komunikazio horren behealdean inprimatutako gakoa baliatu behar da.
Ordezkaritza horrek 2005eko zergaldiko aitorpen-likidaziorako 100 eta 714 ereduak telematikoki aurkezteko baizik ez du balioko; profesionalek Ogasun eta Finantza Sailak eskatzen dien guztietan frogatu beharko dute zergadun baten ordezkariak direla.
Autolikidaziorako 100 eta 714 ereduak telematikoki aurkezteko ordezkaritza,
idatz-zati honetan araupetua, jasotzen duenak autolikidazio horien ondoriozko
jakinarazpenak baizik ezin ditu aztertu.
Bi. Profesional ez diren norbanakoek, Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egonez gero edo Izenpe SAk aintzatetsitako ziurtagirian oinarritutako sinadura elektroniko aurreratua edukiz gero, baliabide telematikoen bidez aurkeztu ahal izango dituzte hirugarrenen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak (100 eredua) eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak (714 eredua); horretarako, zergadunak etxean jasotzen den identifikazio-orriaren oinean ageri den gakoa eman behar dio aurkezleari.
8. artikulua. Telematikoki aurkezteko ereduak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko autolikidazioa (100 eredua) edo Ondarearen gaineko Zergaren 2005eko zergaldiko autolikidazioa (714 eredua) telematikoki aurkeztu nahi izanez gero, bi eredu horien azalen arabera egin behar da. Eredua pantailan bertan azalduko da aitorpena bidalitakoan, eta foru agindu honetan ezarritako aurkezpenerako soilik balio izango du.
9. artikulua. Ordaintzeko edo itzultzeko moduak.
Bat. Aitorpenaren emaitza, aitortzaileak dirua sartu beharra eduki zein hari zerbait itzuli beharra gertatu, bankuan helbideratu behar da nahitaez, eta horretan ezin izango da egin atzera. Gainera, baldintza hauek bete behar dira:
1. Bizkaiko Foru Ogasunak bezeroaren kontu kodearen titulartasunaren berri izan behar du (erakundearen kodea / sukurtsalaren kodea / kontrol digitua / kontuaren zenbakia).
2. Bezeroaren kontuaren kodearen titularra aitortzailea izan behar da, edo beraren ezkontidea edo izatezko bikotekidea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotea), batera ordaintzea hautatu badute.
Aitorpenaren emaitza dirua sartu beharra bada, hautatutako finantza-erakundea Foru Ogasunaren zerga-bilketako laguntzailea izan behar da.
BI. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera,
ordainketa BizkaiBai sistemari berariaz atxikitako banku erakundeen banka elektronikoaren
bidezko transferentziaren bidez egin daiteke.
XEDAPEN GEHIGARRIA
AZKEN XEDAPENA
Bilbon, 2006ko apirilaren 12ean
OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO FORU DIPUTATUA
Sin.: José María Iruarrizaga Artaraz